Udalbiltzak bi ikastaro antolatuko ditu aurtengo udan
UIK Udako Ikastaroen eta UEU Udako Euskal Unibertsitatearen programen barruan izango dira
UIK Udako Ikastaroen eta UEU Udako Euskal Unibertsitatearen programen barruan izango dira
Saioa ekainaren 15ean izango da Legorretan (Gipuzkoa), eta energia komunitateen arteko harremanak indartzea izango du helburu
Garazi Urdampilleta Astibia Oiartzungo alkateordea da, baita Udalbiltzako Batzorde Eragileko kidea ere. Batzordearen barruan, hezkuntza arloko arduradun politikoa da. Harekin bildu gara, Udalbiltzak hezkuntzaren arloan duen paperaz eta esku artean dituen proiektuez galdetzeko.
Geuretik Sortuak proiektuaren bigarren edizioko zirkuitu nazionala aurkeztu genuen pasa den ostegunean. “Lau elementuak” film laburren bilduma estreinatu zen, tartean Arrigurik Uharten grabatutako “<3”. Diziplina guztietako ekitaldien agenda osatua ikusgai dago dagoeneko webguneko "agenda" atalean.
Geuretik Sortuak proiektuaren baitan, bigarren edizioko literaturak eman du bere fruitua: "Hamarreko bitxia", hamar istorio laburrez osatutako liburua. Donostian aurkeztu genuen atzo, idazleetako batzuen laguntzarekin: Ainhoa Urien, Idoia Etxeberria, Jon Abril eta Maite Aizpurua, hain zuzen ere.
Pasa den larunbatean Batzar Orokorra izan genuen Bergaran. 25 urte bete ditugun honetan, atzera begira jarri ginen iraganari aitortza egiteko, eta etorkizunari begira datorrenari ilusioz eusteko. Burujabetzen bidean, eskua luzatu genien udalerriei gobernantza publiko-komunitarioan oinarritutako proiektu eraldatzaileen bidez nazioa eraikitzen jarraitzeko. Logo eta norabide berriarekin, bagoaz!
Geuretik Sortuak proiektuaren bigarren zatia martxan jarri da, eta hala, hasi da beka horren bidez sortutako lanen zirkuitu nazionala. Ostiralean estreinatu z zen lehenengo antzerki-obra: Eukalyptus. Aulestin izan zen estreinaldia, eta harrera beroa izan zuen. Antzuolan izan zen igandean.
Hitzarmena sinatu zuen Udalbiltzak Biolurrekin batera Amillubiko proiektuari babesa emateko, agroekologian eta elikadura burujabetzan aurrerapausoak emateko asmoz.
Durangoko Azokaren burrunbaren erdian, euskal kulturaren askotariko eskaintzaz eta euskal sortzaileen proiektu berrien ilusioz inguratuta, Udalbiltzak Durangoko Azokaren plaza aprobetxatu du Geuretik Sortuak proiektuaren bigarren edizioa aurkezteko. “Geuretik Sortuak: interakziotik fikziora” izeneko ekitaldian, Durangoko Museoan bildu ziren pasa den larunbatean proiektuan parte hartu duten hainbat sortzaile eta herrietako ordezkari, proiektuaren lehen aurkezpen bat egiteko.
Udalbiltzaren Geuretik Sortuak bekaren bigarren edizioaren baitan, bost komikigileren lanak bildu dira “Hona Bostekoa!” komiki-bilduman. Bost komikiz osatutako lanak hainbat udalerritan landutako istorioak kontatzen ditu, bakoitza ahots eta estilo propioarekin. Unai Gaztelumendik, Aritz Ibarrak, Kote Camachok, Eñaut Aiartzaguenak eta Iñaki Martiarena "Mattin"-ek hartu dute parte bertan.
Burujabetzak Jardunaldiak izan dira Hernanin pasa den urriaren 19tik 21era bitarte. Udalbiltzak, Hernaniko Udalak eta Hernani Burujabek elkarlanean antolatu dituzte jardunaldi horiek, hainbat arlotan eta hainbat ikuspuntutatik burujabetza lantzeko, eta, Haritz Alberdi lehendakariaren hitzetan, “oso pozik” daude antolatzaileak, jende asko bildu baitu ekimenak, eta emaitza emankorrak lortu dituzte.
Haritz Alberdi Getariako alkateak pasa den Batzar Orokorrean hartu zuen ofizialki Udalbiltzako lehendakari kargua. Ilusioz hartu duela dio, "gure herriaren etorkizunari esperantzaz begiratzen diogunen konplizidade bereziarekin". Datorren urtean 25 beteko ditu Udalbiltzak, eta Alberdirekin elkartu gara datozen lau urteetan aurreikusten dituen erronkez eta helburuez aritzeko.