EH Marka

Euskal Herria Marka, garapenaren seinale.

3. Aramaio.jpg

Gure herriak Euskal Herriaren parte direla ikusarazteko sortu zuen Udalbiltzak Euskal Herria Marka. Ekimen honen bitartez proposatzen duguna da gure ikurrak eta euskal herritartasunaren adierazpideak instituzionalki baliatzea, udalerrietatik eraginez Euskal Herria munduko mapan kokatzeraino. Seinaletika, paperezko euskarrietan, eraikinetan... edozein euskarriri egokitzeko diseinatua izan da EH Marka. Inbertsio murritza, keinu garrantzitsua. Egin dezagun elkarlanean, eman pausua!

Seinaletika

Udalerri sarreretako bide-seinaleak herrien izaeraren adierazle garrantzitsuak dira. Egunero ikusten dira, sartu-irten orotan, izan bertakoa, izan bisitaria. Nazio-irudi bat eraikitzeko orduan, ezinbesteko tresna da seinaletika. Bada, balia dezagun.

1. Panoak.png