
Energia lanketak Aezkoa eta Aiaraldea eskualdeetan
Ikerbiltzaren ildotik abiatuta, Aiaraldean eta Aezkoan energia berriztagarriak jartzeko aukerak aztertu ditu Udalbiltzak. Azterketa horien emaitzak jaso dira azken asteotan.
Udalbiltzak zuzen jarraitzen duen iparrorratza da Energia burujabetza. Hala, azken urte hauetan hainbat dinamika abiatu ditu helburu hori gogoz bete asmoz; besteak beste, Euskal Herrian proiektu energetiko komunitario eta burujabeak sustatzen ari da, unean uneko erronkei ezberdinei aurre eginez.