Hurbiltzen

Euskal Herriaren kohesiorako Udalbiltzaren senidetze programa

Udalbiltzak 2002. urtean, Euskal Herriko udalerrien arteko senidetze hitzarmenak bultzatzen dituen HURBILTZEN izeneko egitasmoa sortu zuen.

Senidetzeen garapenaren bitartez, Hurbiltzen programaren helburua da senidetzeak baliatzea Euskal Herria kohesionatzeko,  eta eskualde ezberdinen arteko elkar ezagutza eta harremanak indartzeko. Horretako, Hurbiltzen programa Euskal Herriko udalerrien artean dauden elementu komunetan (historia, ekonomia, kultura) oinarritzen da, lurralde horretan dauden era guztietako trabak (batez ere administratibo eta juridikoak) gainditzeko xedez.

Udalbiltzak, Euskal Herriko hiru eremu politiko administratiboetan kokaturik dauden herrien artean harreman berriak eraiki eta sustatu nahi ditu parekideak izan daitezkeen eragile sozialen arteko harremanak sortuz edo sendotuz, eta sare filosofia landuz.

Batzorde teknikoa

Hurbiltzen Programaren gidaritzan hainbat hautetsi eta adituk hartzen dute parte:

  • Haizea Isasa Mendez, Gamarteko hautetsia eta Udalbiltzako Batzorde Eragileko kidea
  • Xebax Christy, Hazparneko hautetsia eta Udalbiltzako Batzorde Eragileko kidea
  • Maitena Urmeneta, Baiona-Iruña senidetze batzordeko kidea.
  • Beñardo Kortabarria, Antzuolako alkatea (Gipuzkoa).
  • Errukane Aperribai, Ekai Centereko ordezkaria (Bizkaia).
  • Aitor Bereziartua, Azpeitiako zinegotzia (Gipuzkoa).
  • Janp Lapeyrade, Uztaritzeko hautetsia (Lapurdi).
  • Juan Mari Felui Dord, Huarteko zinegotzia (Nafarroa Garaia).