
Udalbiltzako hainbat udalerrik diseinatutako zaintza egitasmoak ezagutzeko parada
Euskal udalerriek zaintzaren inguruan azken urteotan aurrera ateratako egitasmoak ezagutu asmoz, uztailaren 15ean 17:00etan mahai-inguru bat antolatuko da Zaldibiako plazan, EHUko UIK edo udako ikastaroen egitarauaren baitan. “Zaintzen gaituzten herriak” izeneko ekitaldian Udalbiltzako partzuergokide diren Zaldibiako, Hernaniko, Usurbilgo eta Segurako ordezkariek hartuko dute parte.