
39 udalerrik eta 22 sortzailek hartuko dute parte GeuretikSortuak ekimenaren bigarren edizioan
Udalbiltzak gaurko egunez Berako (Nafarroa Garaia) Kultur Etxean egin den prentsaurreko aurkezpenean eman ditu aditzera bigarren edizio honetan hautatuak izan diren sortzaile eta udalerriak. Sormen egonaldiak burutuko dira 2023an zehar udalerri hauetako bakoitzean, herri batzuk multzoka joango direlarik; eta horietara Udalbiltzako balioespen batzordeak hautatutako sortzaile bana joango da bere lana garatzera. Orotara hamar idazlek, bost komikigilek, hiru antzerki konpainiak eta lau zinegilek jaso dute Geuretik Sortuak 2023-2024 sormen beka.