Udalbiltzak bi ikastaro antolatuko ditu aurtengo udan

2024/05/21

UIK Udako Ikastaroen eta UEU Udako Euskal Unibertsitatearen programen barruan izango dira

Card image cap

Bi hitzordu

Lekuko Energia-Trantsizioaren erronkak eta aukerak // Retos y oportunidades de una Transición Energética Local (UIK Udako Ikastaroak, EHU).

  • NOIZ: Ekainaren 20an eta 21ean.
  • NON: Bilbon, Bizkaia aretoan.
  • HELBURUAK: Tokiko energia-trantsizioaren inguruko esperientzia eta ezagutzaren trukatzea, tokiko energia-trantsizioaren inguruko erronka eta aukeren analisia eta herritarren parte-hartzea sustatzea trantsizio energetikoan.
  • HIZKUNTZA: Elebitan, euskaraz eta gaztelaniaz.
  • IZEN-EMATEA: hemen.
  • XEHETASUN GEHIAGO: hemen (PDF).
 
Elkarrekin hobe? Euskal lurraldeen arteko artikulazioak hizpide (UEU Udako Euskal Unibertsitatea eta Iratzar Fundazioa).
  • NOIZ: Ekainaren 26an (9:00-18:00).
  • NON: Iruñean, Katakrak liburu-dendan.
  • HELBURUAK: Gure herriari inposatzen zaizkion mugez eta lurralde zatiketaz hausnartzea, “Elkarrekin hobe” aldarri edo kontzeptualizazioaren atzean dauden aukerak mahaigaineratu eta elkarrekin eztabaidatzeko tartea hartzea, euskal lurraldeen artean egituratu daitezkeen dinamika eta instituzioen aukeraz gogoetatzea eta mugaz gaindiko harremanak edota egitasmoak aurrera ateratzen dituzten eragileen iritziak jaso eta indarrak saretzea.
  • HIZKUNTZA: Euskaraz.
  • IZEN-EMATEA ETA XEHETASUN GEHIAGO: hemen.
 
Bertan parte hartzera animatzen zaitugu, Udalbiltzaren ildo eta helburuak hobeto ezagutzeko eta zure ekarpenak plazaratzeko.