Izarraitz

Zaintza Gipuzkoa
Hasiera data:
2020
Bukaera data:
Martxan dago
Lurraldea:
Gipuzkoa
Herria:
Zestoa
Biztanle kopurua:
3.766

Zaintza sistema publiko-komunitarioa eratzeko helburua dute Zestoan, bakardade ez hautatuak, adinekoengan eragindako zaurgarritasunari erantzuna emateko.

Argazki galeria

  1. Testuingurua eta zerk eragin duen proiektua abian jartzea

1970. urtean Zestoako biztanleen batez besteko adina 28 urtekoa zen, eta 53 urte beranduago batez besteko hori 49 urtera igo da. "Asistentziaren ikuspegitik begiratuta, gaur egungo eta duela 50 urteko gizartearen ezaugarriak ez dira berdinak”. Beste zenbait gauzetan bezala, kontu honi ere aurre egin beharra dagoela iritzita abiatu zen proiektua.

Azken urteetan asko hazi da Zestoan bakarrik bizi den adineko pertsonen kopurua. Gaur egun 164 pertsona bizi dira herrian egoera honetan eta espero da hamabost urte barru 250 pertsonako langara iristea. Biztanleriaren zaharkitzea hori gaurdaino ezagutzen genuen sare komunitarioaren ahultzearekin batera etorri da. Eta bakarrik bizi diren adinekoen zati bat “radarretik kanpo” geratzeko arriskua dago. Udala azterketa demografikoa eta diagnosi kuantitatiboa egin ondoren egoeraren diagnosi kualitatiboa egiten ari da eta ondoren aktibazio komunitariora pasako da hautatu gabeko bakardadeari aurre egiteko oinarriak jarriz.

Horrela, tokiko estrategiari garrantzia eman nahi zaio. Adinaren zaurgarritasunak eragindako beharren inguruan enpresa asko ari dira sortzen, handiak eta kanpokoak; zerbitzuak asko pribatizatu dira. Zestoan, momentuz, gai izan dira adinak sortutako beharrei eta zerbitzuei behar bezala bertatik aurre egiteko.

Detekzio goiztiarrari esker, herrian zaurgarritasun egoeran dauden adineko pertsonak egoera larriagoetara iritsi aurretik antzeman nahi ditu udalak. Behin informazioa bilduta, udal gizarte zerbitzuen esku jarriko du. Egitasmoa, estrategia kolektiboaren bidez gauzatzea da helburua. Horretarako sare publiko-komunitarioa eraiki, eta herritarren arteko auzo-zaintza sustatu nahi da.

  1. Proiektuaren helburu orokorrak

  • Etorkizunean eraiki nahi den zaintza eredua zehaztu: zaintza eredu komunitarioa eta behetik gora, herritik sortutakoa.

  • Bakardade ez hautatuak eta adinak eragindako hauskortasuna goiztiarki detektatu eta arreta emateko zerbitzuak indartu ekintza komunitarioaren bidez.

  1. Proiektuaren helburu espezifikoak

  • Udalaren radaretik kanpo geratzen diren bakardade ez hautatuan bizi diren adinekoen identifikazioa egin, hauen bizi baldintzak eta beharrak ezagutu ahal izateko.

  • Baliabide formal eta informalen arteko bateratze bat. Zerbitzu formaletatik haratago, ekintza komunitariotik abiatuta, herriak ekosistema bat izatea egoera hauskorrean dauden adinekoak zainduak izateko.

  • Adinekoen osasun egoera mantendu edo hobetu.

  • Bergizarteratze prozesua bultzatu. Herriko eguneroko dinamiketan parte hartzera lagundu.

  1. Zein herritar kopuru eta multzoari eragiten dion proiektuak

Momentu honetan 65 urtetik gorako 164 biztanle dira bakarrik bizi direnak. Horietatik 62, 80 urtetik gorakoak. Etxez-etxeko arreta zerbitzuak 39 erabiltzaile ditu, eta eguneko zentroak, astelehenetik ostiralera 15 eta asteburuan 10.

  1. Beste programa batzuekin izan dezakeen harremana

  • Zestoa osasuntsu. Ibilaldiak, maila desbedinetakoak.

  • Osakidetza. Lehen arreta.

  • Adinekoentzako gimnasia zerbitzua auzo guztietan.

  1. Inplementazioa

    1. Faseak eta ekintza planak

0.- Adinekoen mahaia eratu zen hausrnarketa egin eta proiektua abiatzeko asmoz. Bertan herriko zenbait eragile, egoitzako zuzendaria, udala, jubilatuak, osasun zentroko medikuak , kirol zerbitzuetako arduraduna, etab. Batu ziren.

1.-Azterketa demografikoa (1. fasea): 2020ko ekaina. Pandemia betean egin zen. Adinekoen Mahaiak erabakita, ikerketa demografiko bat egin zuten, adinean Zestoak zer bilakaera izango duen ikusteko. Ikusi zuten 65 urtetik gorako mila lagun zeudela herrian, baina 2035ean adin horretako biztanleen kopurua 1.300 lagunekoa izango dela.

2.-Zestoako adinekoen azteketa demografikoa (2. fasea): 2021eko otsaila.

3.- Zaintza komunitarioaren diseinua egin, Izarraitz proiektua. Zabalduz kooperatibako langile bat, astean hiru egunez ari da. Bi urteko proiektua da.

4.- Herriko adinekoen argazkia egin (egoerak,landa eremuko egoera aztertu – herrian azaleraren %85a landa eremu, herri guneko egoera aztertu, etab.). Gislan enpresarekin sofware bat egin. Zaurgarritasun mapa bat sortu (Zestoako mapa orokorrari, udalak duen informazio gehitzen zaio, dirulaguntza jasotzaileak, etxez etxeko arreta zerbitzuko erabiltzaileak, eguneko zentroko erabiltzaileak, adina, dependentzia gradua, bakoitzaren beharrak, etab. ).

5.- Aktibazio komunitariaoa: bilerak egiteko deialdiak egin eragile guztiei, auzo guztietan.

6.- Eskuhartzea hasi.

7.- Irisgarritasun plana egin eta gauzatzen hasi (igogailuak, maldak, etab). Eraikin asko zaharkituak daude, hamarkada asko dituzte. Etxebizitza horietako bizilagunen baldintzak aztertu.

Aldi berean, udal gizarte zerbitzuak birmoldatu. XXI. mendeko beharrei begira ipini.

    1. Parte hartu duten eragileak :

  • EHUko Antropologia Feminista Ikerketa Taldeko
  • Hirube eta Zabalduz kooperatiba
  • San Juan Fundazioa (titularitate publikokoa da, alkatea da bertako lehendakaria).
  • Jubilatuen elkartea eta pentsionistak
  • 3Z (Zestoan Zahartzaroa Zainduz) elkartea
  • Herriko Osasun Etxeko langileak
  • Kirol elkarteak
  • Hirube eta Zabalduz kooperatibak
  • Zestoako Udala

    1. Baliabide ekonomikoak:

      1. Finantzazioa:

  • Gipuzkoako Foru Aldundiak 6.000 euroko bi dirulaguntza eman zituen 2020an. Bat herriko azterketa demografikoa egiteko, eta beste bat sofwarea eskuratzeko. San Juan Fundazioak lortutako dirulaguntza izan zen eta Zestoako Udalak horien kudeaketan lagundu zuen.

  • Izarraitz zaintza sistema lantzeko, 120.000 euroko aurrekontua. Erdia udalak, eta erdia Gipuzkoako Foru Adundiak. Bi urterako.

      1. Beste baliabideak

  • Bi gizarte langile, udal langileak.

  • Adinekoen mahaiaren dinamizatzailea: fundazioaren zuzendaritzak egingo du.

  • Etxez etxeko arreta zerbitzuko hiru udal langile.

  1. Sortutako dokumentuak

  • Azterketa demografikoa (1. eta 2. faseak).

  • “Zestoan bizitza erdigunera. Zaintza ekosistema integrala eraikitzeko proposamena” dokumentua.

  1. Praktikaren difusioa:

  • Tokiko komunikabideak

  • Danbolin
  • Udalaren baliabideak: aldizkaria, sare sozialak.

  • Herri mailako aplikazioa: Zestoa Geuk Egina. Notifikazio beriak iristen zaizkie erabiltzaileei, udalaren agenda, hedabideetako albiste lokalak, etab.

  • Euskarri komunikatibo berri bat garatu nahi da, zaintza sistemarekin lotua dagoena, adinekoei zuzendutakoa.

  1. Ebaluazioa: proiektua martxan dago. Udala gustura dago orain arte lortutako emaitzekin. Herritar eta erabiltzaileen artean zabaldutako inkestek emaitza onak eman dituzte. Herritarren artean harrera ona izan du proiektu honek.

  1. Praktikaren indarguneak:

  • Proiektu honen gizarteratzean, herritar askok bere egin dute. Aurretik landutakoa da eta emaitzak ikusi dira. Deialdietan erantzun ona jaso da.

  • Herriaren tamainak eta herritarren arteko elkar ezagutzak bidea errazten du.

  1. Praktikaren ahulguneak:

  • Mahaiko eragileen errealitate desberdinek erritmoen desoreka bat eragiten dute.

  • Zaintza komunitarioaren saretzea martxan jarritakoan, non amaitzen da udalaren eta baliabide formalen erabilera, eta non hasten da eragile komunitarioen parte hartzea. Nola kudeatu hori?

Kontaktua:
Mikel Arregi (alkatea)
Telefonoa:
943147010 943147010
Helbidea:
Foru Plaza, 1, 20740 Zestoa, Gipuzkoa
www:
www.zestoa.eus