Aramaixoko Herri Curriculume

Hezkuntza Araba
Hasiera data:
2018
Lurraldea:
Araba
Herria:
Aramaio
Biztanle kopurua:
1443

Aramaioko Herri Curriculume (AHC) hausnarketa kolektibo baten artean sortutako herri-proiektu bat da. Eskolako irakasleek, familiek, udal-ordezkariek, herriko kultura-taldeetako ordezkariek eta herriko hainbat norbanakok hartu dute parte.

Herritar batek bere herriari buruz jakin behar duena zehaztea eta definitzea da helburua. Herriari buruz jakin beharrekoa, eskolako komunitate osoak, herriko eragileek eta norbanakoek adostuko dute. Asmoa, gainera, ondarearen transmisioa modu eraginkorrean eman dadin, herriko adituak irakasle bihurtzea da. Modu horretan, herriko jakintza horietan sakontzeak, munduko ezagutzak ulertzeko eta lantzeko tresnak emango dizkie haurrei. Motzean, norberaren herritik Euskal Herrira eta handik mundura jauzi egin nahi dugu.

  1. Testuingurua eta zerk eragin duen proiektua abian jartzea

Abiapuntua, noski, Euskal Curriculuma izan da. Dena den, Euskal Herri osorako egindako curriculum batek ezin du kontuan izan herri bakoitzaren bizitza, kultura- identitatea, herritarren jakintza, ohiturak…, hau da, herri bakoitzaren izaera, ondare materiala eta immateriala. Eta hori da, hain zuzen ere, gure helburua: Aramaioko ondare materiala eta immateriala ezagutzea, baloratzea eta berria sortzea. Finean, Aramaioren herri-izaera barneratzea. AHC proiektua aurrera eramateko, honako galdera hauek ditugu ardatz: zer jakin behar du Aramaioko haur batek eskolaldia bukatutakoan? Zer balio, herri-jakintza eta bizitza-ohitura izan behar ditu?

  1. Proiektuaren helburu orokorrak


Aramaixoko Herri Curriculumaren helburu nagusiak bi dira:

Batetik, Aramaioko herritar batek bere herriari buruz jakin behar duena zehaztea eta definitzea. Aramaiori buruz jakin beharrekoa, eskolako komunitate osoak, herriko eragileek eta norbanakoek adostuko dugu. Asmoa, gainera, ondarearen transmisioa modu eraginkorrean eman dadin, herriko adituak irakasle bihurtzea da. Modu horretan, herriko jakintza horietan sakontzeak munduko ezagutzak ulertzeko eta lantzeko tresnak emango dizkie haurrei. Motzean, Aramaiotik Euskal Herrira eta handik mundura jauzi egin nahi dugu.

Bestetik, eskola herrira eta herria eskolara eramatea, hau da, behin herritik jasotakoa barneratu eta gero, emaitza berriz ere herriari bueltan ematea.

Berebiziko garrantzia du horrek, ez baita eskolaren eta umeen lana era isolatuan ulertzen, herri-proiektu baten parte baizik. Horregatik, asmoa da herrian eta herriari eskaintzea egindako proiektuen ekoizpenak: erakusketak, antzerkiak, bideoak, proposamenak, ikerketak, eta abar.

  1. Proiektuaren helburu espezifikoak

  • Umeek ingurutik eta inguruari buruz ikasi

  • Ikasleen nortasuna indartu

  • Hezkuntza-kalitatea; eta ikasleen motibazioa eta interesa hobetzea.

  • Garaian garaiko nekazaritza-produktuak ezagutu, eta horiek gure ingurumenean (paisaiaren eraldaketan) eta osasunean duten eragina balioan jarri, kontsumo-ohitura jasangarriak bultzatzeko.

  • Aramaioko ondarea, kultura eta hizkuntza ezagutu, transmititu eta balioetsi.

  • Hezkidetza, berdintasuna eta genero-ikuspegia aintzat hartu.

  1. Zein herritar kopuru eta multzoari eragiten dion proiektuak

Herriko ikastetxean dauden 0 eta 12 urte bitarteko HH eta LKko ikasleei zuzendutako egitasmoa da.

Hala ere, hezkuntza komunitate osoak du zerbait emateko eta zerbait hartzeko, eta guztiok guztiongandik ikasiko dugu. Horretarako, ezinbestekoa da herriko adituak, arituak, eragileak, udala… eskolara ekartzea eta eskola herrira eramatea. Labur adierazita: herritik jaso eta herriari eman; hots, gure haurrek, ikaste prozesuan herritik eta herriko ondaretik jaso dutena aztertu eta ikertu ostean, emaitza herriari bueltatuko diote.

  1. Inplementazioa

    1. Faseak eta ekintza planak

  • Batzorde ireki batean parte hartzeko deialdia zabaldu. Bertan, interesa zuten pertsonek parte hartu zuten.

  • Bigarren batzorde bat sortu, talde motorra izango dena. 7 pertsonaz eratua: irakasleak, gurasoak, eragileak, etab. Zubi lana egiteaz arduratuko dira.

  • Landuko diren gaiak aukeratu, zikloka.

  • Gai bakoitzeko pertsona erreferenteen zerrenda egin.

  • Proiektua idatzi.

  • Praktikara eraman.

    1. Parte hartu duten eragileak :

Herriko eragileak: hezkuntza komunitatea, herriko lehen sektorea, dendariak, jubilatuak, emakume taldea, Udala, GOITB, HUHEZI.

    1. Baliabide ekonomikoak:

      1. Finantzazioa:

                        EIMAren dirulaguntza: Lehen Hezkuntzarako sekuentzia didaktikoak sortu ahal izateko.

      1. Beste baliabideak

      • Udalak utzitako baliabideak materialak: lokala.

      • Udala eta Mondragon Unibertsitatearen arteko lankidetza hitzarmena: HUHEZIko Ikasle Eskolako eta ikus-entzunezko ikasleeen parte hartzea eta ekarpena proiektuari (bideoak, unitate didaktikoen diseinua, praktika aldiak, etab.).

      • Ahotsak.eus web gunean Aramaioko 1.500 testigantza daude, bizitzako arlo askori buruzkoak.

      • Arlo ezberdinetan aritzen diren herritarren zerrenda, proiektuan parte hartu eta beraien jakintza erakusteko prestutasuna adierazi dutenak.

    1. Emaitzak:

Ikasleek ziklo bakoitzean, gai hauei buruzko hainbat proiektu landuko dituzte: Elikadura jasangarria; Aramaio genero-ikuspegitik: proposamen berdintzaileak; Aramaioko bilakaera mendeetan zehar eta Aramaion bizi.

Proiektu horiek diseinatzeko orduan, hizkuntza, ahozkoa zen idatzizkoa, izango da abiatzeko tresna eta baliabidea, eta hortik abiatuta gainerako arloekin zubiak eta erlazioak eraikiko ditugu.

  1. Sortutako dokumentuak

  1. Praktikaren difusioa

  • Proiektuaren aurkezpenerako bideo bat erabili da.

  • Hitzaldiak zenbait herritan.

  • Albisteak tokiko hedabideetan.

  1. Ebaluazioa

Ebaluazioa, bestalde, proiektuaren fase guztietan izango da gogoan: hasieran, ikasleen interesak, ideiak eta aurrezagutzak biltzean; prozesuan zehar, erabilitako txantiloiak, erregistroak, behaketak… egitean; eta bukaeran, dosierrak, memoriak, txostenak… betetzean. Asmoa haurrak bere ikaskuntzaren subjektu aktiboak izatea eta lorturiko emaitzez jabetzea da. Taldea ebaluatzeko, beraz, era askotako tresnak erabiliko dira. Azkenik, ezin dugu ahaztu familiekiko erlazioak interaktiboa eta aldebikoa beharko duela.

  1. Praktikaren indarguneak

  • Proiektu irekiak izango dira, bidean moldatu, ekarpenak jaso edo aldatzeko aukera izango dutenak, betiere haurren interes eta beharrei erantzunez.

  • Udalaren inplikazioa: teknikarien eta alkatearen parte hartze zuzena.

  • Aramaio herri erraza da horrelako proiektu bat garatu ahal izateko.

  • Aurrekariak zeuden: aurrez, herriarekin lotutako ekintza asko antolatzen ziren.

  1. Praktikaren ahulguneak

  • Lanean aritu diren pertsonek, dedikaziorako ordu gutxi izan dituzte.

  • Pandemiak dena geratu zuen. Ordutik ez da martxan ipini berriz.

  • Baliabide ekonomiko gutxi izan dute.

Kontaktua:
Aramaioko Udala
Telefonoa:
945 445 016 945 445 016
Helbidea:
Bizente Goikoetxea Plaza, 1 Aramaio, Araba.
www:
www.aramaio.eus