Jai eredua eta eraldaketa soziala

Arkaitz Otazu: “Gora Iruñea! Eraldaketa soziala jai eredu herrikoietik”

Lan honetan Iruñean jaien eremutik eraldaketa soziala nola bultzatu den aztertu da. Gora Iruñea! plataformaren jarduna aztertu da horretarako; eta nola plataformak berak antolatutako ekintzen bitartez lortu duen zenbait balore txertatzea, festa eremu bat sortzeko helburuz: herrikoia, parte-hartzailea, euskalduna eta parekidea. Hori guztia auzolana oinarrian hartuta. Lan honen bidez ikusarazi nahi izan da Gora Iruñea! plataformak egiten duen lana gizarte lan komunitarioaren baitan kokatzen dela; hori azaltzeko, Sanferminetako JaiGunearen esperientzia erabili da.

3. Arkaitz Otazu.pdf — 1.6 MB