Arabako nekazal eremuak

Ioritz Iparragirre: “Teknika geomatiko bidezko Arabako nekazal eremu baten azterketa”

Proiektu honekin nekazaritza eremuak kudeatzeko diseinu berri bat proposatzen da, gaur egungo agroindustriak eskaintzen dituen pestizida, herbizida eta bestelako kanpo intsumoetatik libre, lurraren emankortasunean eta honen biziraupenean lagunduko duen diseinu jasangarri bat, alegia. Izan ere, nekazaritza kobentzionalak urtetan bultzatu duen lurra kudeatzeko moduak kalte ekologiko ugari ekarri ditu: baliabide naturalen agortzea, bioaniztasunaren murriztea, lur emankorretan lehorteak, lur-higadura etengabeak… Horren aurrean hamaika dira sortzen eta lantzen ari diren nekazaritza egiteko moduak. Kasu honetan, konkretuki, Permakultura mugimenduak proposatzen duen Keyiline Diseinu Hidrologikoa lantzen da, horretarako Teknika Geomatiko eta Topografiko ezberdinak konbinatzen direlarik diseinu ahalik eta optimoena (kostua, denbora, zehaztasuna) bilatzeko.

16. Ioritz Iparragirre 1.pdf — 5.1 MB