Donostiako metroari buruzko diskurtsoak antropologiatik

Gorka Jimeno: "Donostiako bariantearen inguruko diskurtsoen azterketa ikuspuntu antropologiko batetik"

Urte asko eta gero badirudi azkenik martxan dela Donostialdeko metroaren bariantea egiteko proiektua. Gaur egun dagoen Topoaren ibilbidea eta garraioaren ikuskera erroz aldatuko duen proiektua. Auzokide guztiek ez dute begi onez ikusi beraien egunerokotasunean hain presente dagoen garraio publikoaren molde aldaketa hau. Horrela sortu izan dira Satorralaia auzokide elkartea eta berriki Antiguoko metroaren kontrako asanblada. Instituzio bultzatzaileek aldiz, Topoaren webgunean diote bariantea etorkizuneko garraioa prestatzeko lehen pausoa dela, garraio ekologikoagoa, irisgarriagoa eta seguruagoa delarik.

Lan honen bitartez gure asmoa oraindik eraiki gabe dagoen bariantearen inguruan dauden diskurtso ezberdinak kontrajartzea eta aztertzea da. Izan ere, ez da lehengo aldia noiz azpiegitura batek eztabaida sortzen duela gizartean, horrela ikusi dugu nahiz eta eraikitzeko bidean egon, adibidez, Supersurra, Pasaiako kanpoko portua, Ibarbengoako parkinga, Aroztegiako kasua, Zubietako erraustegia... Gure ustez proiektuak kasuan kasu aztertu beharko ziren ikuspuntu interdiziplinar batetik, antropologia, arkitektura, ingeniaritza… eta beste hainbat disziplina batuz. Guk ekarpen bat egin nahiko genuke antropologiaren ikuspuntutik.

Gorka Jimeno.pdf — 822.3 KB