Emakumeen bizi aukerak mendialdean

Ainara Barron: “Erronkari ibarra: Mendi-gune despopulatuetan emakumeen bizi-aukerak eta hertsadurak”

Despopulazioa eta maskulinizazioa landa-eremuen (eta mendi-guneen) fenomeno endemikoak dira. Nekazal-guneek emakumeentzat suposatu izan duten hertsaduren aurrean alde egitea aukera nagusia izan da. Erronkari Ibarreko errealitate zehatzera hurbilduz, lan etnografiko honek landa emakumeen errotze prozesuak ikertzen ditu. Batetik, emakume hauen baldintza subjetiboak eta materialak aztertzen dira; Ibarrean Bizi proiektua martxan jartzeko motibazioak, irudikapenak, bizi-aukerak eta hertsadurak, alegia. Bestetik genero harremanetan, eremu indibidualean zein politiko eta sozialean, eman diren aldaketak jasotzen dira. Era berean, emakumeak ingurunearen garapenean duten papera azaltzen da.

10. Ainara Barron.pdf — 634.9 KB