Energia berriztagarria eskolan

Leire Makazaga: "Eskola txiki baten azterketa energetikoa opestudio erabiliz

Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradu Amaierako Lan honetan eskola txiki baten azterketa energetikoa egin da. Helburu hori finkatuta, lanak bi ildo nagusi izan ditu:

  • Batetik, eraikin baten azterketa energetikoa egiteko dauden programa ezberdinak aurkeztu eta probatzea, beraien metodologian sakonduz eta konparaketa eginez.
  • Bestetik, aztergai izan den Getariako Iturzaeta Herri Eskolaren analisi energetikoa egitea, kalifikazio energetikoa lortu eta hau hobetzeko aukera ezberdinak bilatuz.

Sarrera gisa, eraginkortasunaren kontzeptua azaldu ahal izateko egungo egoera energetikoaren gainbegirada bat eman da eta garapen iraunkorraren kontzeptua azaldu da. Horrez gain, ziurtagiri energetikoa zertan datzan laburbildu da, dagokion araudia ere era laburrean aipatuz. Jarraian, azterketa energetikoaren parte diren simulazio energetikoak zer diren azaldu da.

Leire Makazaga.pdf — 6.5 MB