Euskal Herriko kohesio ekimenen ikerketa: 2. atala

Udalbiltzaren sorreratik, Euskal Herriko lurralde ezberdinen arteko kohesioa eta lankidetza sustatzea izan da bere kezka eta lan ildo nagusietako bat. Beste funtsezko ardatz bat, Udalbiltzaren xede berdinekin lan egiten duten eragileekin elkarlan estua garatzea izan da. Hori dela eta, zuzendaritzatik erabaki zen, 2020. eta 2021. urteetan zehar Euskal Herrian kohesioari eta lurraldetasunari begira garatu diren eta garatzen ari diren ekimenei buruzko azterketa bat egitea; ekimen horien eragina, emaitzak, pertzepzioa eta etorkizunerako bilakaera zein den jakiteko.

Aztiker Soziologia Ikerguneak egindako ikerketaren bigarren atal honetan, Euskal Herrian eredugarriak kontsideratzen diren komunitate edo eremu batzuk aztertu dira, kohesionatzen dituzten balore eta ezaugarriak identifikatzeko, bertan inplikatutako norbanakoen bizitzetan nolako presentzia eta garrantzia duten ulertzeko eta haiekiko atxikimendua norbanakoen iruditerian nola eraikitzen den aztertzeko.

Hemen behean irakur dezakezu ikerketa edota deskargatu PDF formatuan:

Aztiker_Udalbiltza_Euskal_Herriko_kohesio_diskurtsoak_ikerketa_2021.pdf — 1.7 MB