Euskal Herriko kohesio ekimenen ikerketa: 1. atala

Udalbiltzaren sorreratik, Euskal Herriko lurralde ezberdinen arteko kohesioa eta lankidetza sustatzea izan da bere kezka eta lan ildo nagusietako bat. Beste funtsezko ardatz bat, Udalbiltzaren xede berdinekin lan egiten duten eragileekin elkarlan estua garatzea izan da. Hori dela eta, zuzendaritzatik erabaki zen, 2020. eta 2021. urteetan zehar Euskal Herrian kohesioari eta lurraldetasunari begira garatu diren eta garatzen ari diren ekimenei buruzko azterketa bat egitea; ekimen horien eragina, emaitzak, pertzepzioa eta etorkizunerako bilakaera zein den jakiteko.

Aztiker Soziologia Ikerguneak egindako ikerketaren lehen atal honetan, XXI mendean Euskal Herrian jardun duten ekimenen identifikazioa eta analisia egin da. Hemen behean irakur dezakezu ikerketa edota deskargatu PDF formatuan.

Udalbiltza_ikerketa_Aztiker_2020.pdf — 1.6 MB