EIT azterketa Hernanin (II)

Vinaixa Gartzia: "Eraikinen ikuskaritza Teknikoa"

Helburua: 2018ko ekainaren 28rako, 50 urte edo gehiagoko nagusiki etxebizitza erabilerako eraikinek EIT (Eraikinaren Ikuskaritza Teknikoa) entregatu behar dute eraikina kokatuta dagoen lurraldeko udalean. Hori dela eta, eraikin bakoitzaren eraikitze urte zehatza behar da.

Prozesua: Hernaniko herria bi multzotan banatu zen lan hau gauzatzeko: Lur hiritarra eta landa lurra. 2016/17 ikasturtean, arkitektura eskolako bi pertsonek gauzatu zuten lana, eta 2017/18 ikasturtean neronek.

Eraikitze urtea lortzeko, artxiboko dokumentazioaz baliatu ginen eta aurrez Gipuzkoako katastroak eta Eustatek dituen eraikitze urteekin alderatu genituen. Eusko Jaurlaritzak EITri bideratutako web orrialde bat du (https://www.euskoregite.com/eu/) eta bertan eraikin guztien eraikitze urtea agertzen da, baina akats asko dituenez, konparaketaren ondoren urte zehatzak bidaliko dira datuak berritzeko.

Era berean, eraikin bakoitzaren fitxa bat osatzeko, katastroko egungo informazioa jaso genuen eta eraikinera bertaratzean lortutako argazkiekin osatu. Horrez gain, datu guztiak Excel dokumentu batera pasatzen genituen, ondoren gestioa errazagoa izan dadin.

Landa lurraren kasuan, landa lurreko eraikinen eraikitze urtea aurkitzea zaila da. Kontuan eduki behar da, landa lurreko eraikin asko mendetako baserrietatik datozela, eta obrak ez zirela udaletxean jakinarazi ondoren egiten. Beraz, artxiboan zaila izateaz gain landa lurreko eraikinei buruzko informazioa topatzea, informazio gutxi dago.

Eraikinaren urtea zehazteaz gain, EITren gaiarekin batera, herritarrei EIT zer den azaltzeko azalpenen prestaketa egin nuen ere. Azalpena hiru zatitan banatzen zen:

- EITren prozesuaren diptiko bat

- EIT pasa behar duten eraikinetara bidaltzeko eskutitza

- EIT azaltzen duen power point aurkezpen bat

Vinaixa Gartzia.pdf — 1.5 MB