Bestelako lanketak

2014an, “Euskal Herriaren burujabetza energetikorantz joateko gida” argitaratu zuen Udalbiltzak, hainbat eragilerekin elkarlanean. Dokumentu hura eztabaidarako abiapuntua izan zen, hots, energiaren inguruko esperientzia edo ekintza tipologia desberdinen bateratze‐lanerako tresna bat, eredu energetikoaren eta, azken batean, gizarte ereduaren aldaketarako katalizatzailea izatearren. Izan ere, txostenak maila globalean defendatu beharreko 13 pausu biltzen ditu, maila lokalean garatu beharreko 13 pausu identifikatuz. Horiek guztiak atal honetan bildu ditu Partzuergoak, herritar ororen eskutan egon daitezen.