Energia gida

Udalbiltza Partzuergoak energia gida bat osatu du, gaian adituak diren eragileekin elkarlanean. Izan ere, azken hilabete hauetan energiaren gaiak geure eguneroko agendatan leku nabarmena hartu du, eta Euskal Herriko udalerrietan hamaika lanketa garatzen ari dira energia burujabetzaren bidean aurrerapausoak emateko.

ENERGIA-PANTAILA ORIZONTALA.jpeg

Gida honek, batetik, Udal batek energiaren alorrean dituen ahalmenak aztertu ditu, eta bestetik, energia komunitateak zer diren eta nola garatzen diren azaldu du, herritarren parte-hartzeak eta ahalduntzeak duen garrantzia azpimarratuz.

Halaber, geure herrian abian dauden zenbait esperientzia bildu ditu, antzeko lanketak garatzeko interesa izan dezaketen udalerriek informazioa eskuragarri izan dezaten. Ildo horretan, asmoa da adibideen atal hori elikatzen joatea, Euskal Herriko energia esperientzia eraldatzaileen erakusleihoa izan dadin.

LABURPEN EXEKUTIBOA (deskargatu PDFn)

ENERGIA GIDA (deskargatu PDFn)

Energia gidak bi dokumentu ditu: laburpen exekutiboa eta eduki nagusiak.

  • Lehenengoa bigarrenaren laburpena da eta gidan aurki daitezken ideia nagusiak laburtzen ditu. Dokumentu hau hiru hizkuntzatan dago: euskara, gaztelania eta frantsesa.
  • Bigarrenak edukietan sakontzeko aukera ematen dio irakurleari.

Esperientziak: Atal honetan hainbat esperientziaren adibideak kontsulta daitezke, hala nola eguzki-energian oinarritzen diren proiektuak edota biomasa ardatzean dutenak. Herri bakoitzak lanketa espezifiko bat garatu du, euren proiektua aurrera eraman ahal izateko. Aurrera begira, atal hau poliki-poliki osatzen joango litzateke esperientzia berriak bilduz.

Atal honetan biltzeko proposamen bat izanez gero, idatzi helbide honetara: udalbiltza@udalbiltza.eus