Zer da ESE?

Ekonomia Sozial Eraldatzailea (ESE) praktika ekonomiko bilduma bat dela esan daiteke. Gure gizartea garatzeko tresna gisa ekonomia errekuperatzea dute helburu praktika ekonomiko horiek. Hori garatzeko, ekonomia sozialean onartutako ohiko egituratzeaz gain, kooperatibak esaterako, ekonomia informaleko beste zenbait egituratze ere onartzen dira, adibidez, hainbat elkarte.

Hauek dira Ekonomia Sozial Eraldatzailearen ezaugarri nagusienak:

  • Pertsonak erdigunean jartzen ditu, eta kapital ekonomikoa baliabidea da. Ez alderantziz.

  • Ekonomia modu demokratikoan eta berdintasuna bermatzeko asmoz antolatzen da, eta ez modu bertikal eta hierarkikoan.

  • Pertsonak ahalduntzen ditu, parte hartzea eta prozesu kolektiboak sustatzen ditu, hala, demokrazia ekonomikoaren ereduan sakontzen du.

  • Sortzen diren ondasun eta zerbitzuak pertsonen beharrak asetzeko dira, ez kapital metaketa praktikatzeko.

ESE