Hauspotu 1.0

2020. urtearen hastapenetan abiatu zen Hauspotu, herriak bizituz proiektua. Lehengo edizio horretan murgiltze lanak egin ziren segidako eskualdeetan: Garesen (Nafarroa Erdigunea), Argantzunen (Araba), Agoitzen (Aurre Pirinioa), Galozen (Pirinioa), Izuran (Ipar Euskal Herria) eta Balmasedan (Enkarterri). Bertan, tokian toki egon daitezkeen beharrak identifikatu ziren, eta saioetan parte hartzen zuten proiektuei bide-laguntza eskaini zitzaien. Ildo berean, proiektuei babes ekonomikoa eskaintzeko helburuarekin funtsa sortu zen, mailegu etiko eta solidarioak eskaintzeko.

Lehenengo edizioak izan zuen erantzuna kontuan hartuz, bide-laguntza saio komunitarioak eskaini ziren Nafarroako Erdigunean (Gares eta Lizarra) eta Nafarroako Pirinioetan (Ezkarozen, Zaraitzu ibarrean). Formakuntza honen bitartez, proiektuak esku artean dituzten herritarrei, modu orokorrean, Ekonomia Sozial Eraldatzailearen bidean aurrera egiteko lanabesak eskaini zitzaien, eta, modu zehatzean, euren proiektuen egoera aztertu eta aurrera egiteko eman beharreko pausuak marraztu zitzaien. Enkarterrin, bide-laguntza espezifikoa eskaini zitzaien interesa adierazi zuten proiektuei.

hauspotu tailerra1

hauspotu tailerra 2

hauspotu tailerra 3