Komikiak

Hemen aurkituko dituzu Geuretik Sortuak-eko bigarren edizioak eman dituen bost komiki laburrak, "Hona Bostekoa!" komikian bildutakoak: Handantza (Mattin), Aldaxka pozoituak (Aritz Ibarra), Gure basoak (Eñaut Aiartzaguena), Txillardegi Bergaran (Koteto) eta Harresia (Unai Gaztelumendi).

Hona Bostekoa!

Handantza (Mattin)

Nora gaztea Donejakue bidea egiten ari da, oinez. Abenturak bizitzeko irrikaz dago. Usurbilera iristean, herria ezagutzeko aukera izango du: ondarea, ibaia, herritarrak… Bizitzako aberastasunaz ohartuko da.

Aldaxka pozoituak (Aritz Ibarra)

2014ko azaroaren 11 da, Lehen Mundu Gerraren armistizioaren urteurrena. Urtero bezala, Urruñan gerla hau oroitarazten duen monumentuaren pean bildu dira zenbait herritar. Frontean hil ziren soldadu haien patriotismoa eta balentriak goraipatu dituzte bertan. Gauean baina, iluntasunak kaleak estali dituenean, oroitarriko pertsonaiek bizia hartu eta gertatutakoaz mintzatzen hasiko dira, orain arte itzaletan izan diren bizipenak argitara ateraz.

Gure basoak (Eñaut Aiartzaguena)

Gure inguruetako basoak galtzen ari dira, horren ordez pinu eta eukalipto landaketak ugaritu dira, bioaniztasunaren kaltetan. Nork erabakitzen du, ordea, basoetan zer egin? Amasa-Villabonako sorginek galdera horri erantzun beharko die.

Txillardegi Bergaran (Koteto)

Txillardegi saiatzen da Telesforo ohartarazten sozial-inperialismoaren jokoaz. Bergaran deskubritutako Txillardegi eta Monzonen arteko gutun trukaketan oinarritutako komikia.

Harresia (Unai Gaztelumendi)