Antzerki obrak

Bidaide, Metrokoadroka Sormen Laborategia

horizontala2.JPG

Sinopsia

Nor ote dago erraldoien gonen azpian? Nola ikusten da mundua erraldoien barrutik?

Herrietako erraldoien iruditeriatik modu poetikoan abiatuta, handia eta txikia izatearen arteko aldeaz, herrietako kulturgileen ikusezintasun hautazkoaz edo ez hautazkoaz, kultura bizitzeko moduez mintzo da Bidaide antzezlana. Bidaide antzezlana modu bisual, poetiko eta umoretsuan aldiro modu ezberdinean gauzatuko den teatro-ekintza bat da. Herrietako kulturgileen jarduna gogoan, agian ekintza bera delako, orain eta hemen egin-egiteko behar hori, etorkizunak amesteko aukera ematen digun bultzadarik garrantzitsuena.

Aktoreak

Maite Aizpurua, Ainhoa Alberdi, Idoia Beratarbide, Iraia Elias eta Idoia Hernandez “Hatxe”.

Zuzendaritza

Idoia Beratarbide eta Iraia Elias.

Idazketa

Maite Aizpurua, Oier Guillan eta aktore taldea.

Soinu-espazioa

Idoia Hernandez “Hatxe”.

Argi-diseinua

Miriam Ubanet eta Ana Da Graça.

Ekoizpena

Josu Zubia.

Iraupena

70 minutu.

_______________________

Eresia, Oier Zuñiga

ERESIA_4.jpg fitxategiaren kopia.jpg

Sinopsia

Ama hil da, hori da egia. Kantu bat, dantza bat, erritu bat... lore bat eskaini nahiko nioke. Hildakoei gorazarre egiteko abesten ziren bertsoak dira Eresiak, baina nik jada, ez dut kanturik hildako ama agurtzeko.

Maite dugunaren heriotza datorrenean, zer egin
Nola agurtu?
Nola begiratu bizitzari?
Maitasuna da akaso guztiaren erantzuna?

Ohiko dolu errituak nahikoak ez direnaren sentsaziotik abiatuta, dispositibo poetikoen bidez bestelako dolu praktika esperimentatzeko xedea nuke, ekintza eszenikoa bera, dolu erritu kolektibo bilakatuz.

Ideia originala eta zuzendaritza

Oier Zuñiga

Antzezleak

Eneko Gil, Belen Cruz eta Oier Zuñiga

Soinu eta argi teknika

Mikel Unamuzaga

Argi diseinua

Fermin Izko

Jantziak

Fran Dussourd

Eszenografia

Orekari estudioa

Kantugintza

Ihitz Iriart

Iraupena

65 Minutu

______________________________

Harri minak, Bonbon Beltz konpainia

HARRI MINAK ARGAZKI.jpg

Sinopsia

Bizitza bi zuloen artean dirau:

Zulo batetik gatoz, zulora goaz.

Bi arrakalen tartea.

Hutsuneak bete nahian igarotzen dugun tartea.

Harriko zuloa, herriko zauria.

Ekin ta ekin, tirita jarri ta jarri.

Zauria dago hor, baina… -dio orbainak.

Zuloak harriari min ematen al dio?

Sormena

Josune Gorostegui eta Dominika Recalt (Titika)

Zuzendaria

Amancay Gaztañaga

Ekoizpena

Berritza Elkartea

Antzezleak

Josune Gorostegui eta Dominika Recalt (Titika)

Iraupena

60 minutu

_______________________________

Sexberdinak, Tanttaka Teatroa

sexberdinak.png

Sinopsia

Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dugu kontatzera datozena;maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai.
Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi itota dabilen goxoki saltzaileak, beren bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko.Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta.

Zuzendaria

Mireia Gabilondo

Aktoreak

Telmo Irureta eta Aitziber Garmendia

Egileak

Kepa Errasti eta Telmo Irureta

Espazio Eszenikoa

Fernando Bernués

Argiztapen diseinua

Xabier Lozano

Jantzitegia

Ana Turrillas

Argazkilaritza eta Diseinu grafikoa

Mikel Martinez - Dock Studio

Koordinazio teknikoa

Acrónica Producciones

Ekoizpen exekutiboa

Ane Antoñanzas

Ekoizpena

Paola Eguibar eta Nagore Plazaola

_________________________________

Trapu Zikinak, Lore More antzerki taldea

DJI_0107.jpg

Sinopsia

“Trapu zikinak etxean garbitzen dira” esaten bada ere, herri garbilekuek, egun mutu dauden harritzarrek, beste errealitate posible bat agerian uzten dute: trapuok kalean garbitzen zirela, alegia, bizilagun, senide eta lagunekin batera; intimitatearen ideia begi berriz aztertu dezakegu iraganeko ur horietan murgiltzen baditugu eskuak.

Nola garbitzen dira lotsak utzitako orbanak?

Eta indarkeriarenak?

Zeri esaten diogu “zikin”?

Zertaz hitz egin daiteke? Zer hitzekin?

Gerraosteak utzitako pobrezia, adiskidetasuna, patroiaren bidegabekeria, maitasuna, lana eta etorkizunerako desirak gorpuztuko dira garbitzen diharduten emakume saldoan. Hotza eta zikineria izango dituzte bidelagun; azken hauek ere badute zer esan bizi garen munduaz...

Ikuskizun hau garbilekuetan jo ta fuego aritu ziren arbasoei omenaldia da. Haien izerdi eta irriei, haien arteko laguntza eta isiltasunei. Izan zirelako, gara.

Testua eta Zuzendaritza

Lore More

Antzezleak

Lara Villanueva, Maialen Díaz Urriza eta Mikele Urroz Zabalza

Ekoizpena

Lucía Ezker

Espazio sonoroa

Harkaitz Martínez de San Vicente Urriza

Jantziak

Iona Lakunza

Eszenografia

Orekari estudio

Argiztapena

Andrés Dwyer

Iraupena

80 minutu