Skip to main content

Burujabetzetarako
aholkularitza

Euskal Herriko hainbat udalerri ezberdinek udalgintza proiektu eraldatzaile eredugarriak burutzen dihardute edo gauzatzeko konpromisoa hartu dute, bereziki, burujabetza sektorialetan oinarrituta, oinarrizko zerbitzuen azpiegituretan demokratizaziorako, deskarbonizaziorako edo herritarren ahalduntzerako bidean.

Proiektu horiek gauzatzea ez da batere erraza, zailtasun teknikoaren osagaia hor dago eta maiz udal antolamendu edo marko juridikoaren osagaiak ere beste zailtasun batzuk dakartza. Izan ere, XIX. mendeko udal antolamendua baliatzen ari dira XXI. mendeko erronkei aurre egiteko.

Hortaz, Udalbiltza Partzuergoa eragile eta adituen sare bat josten ari da, aditu horien eta Partzuergoko teknikarien bitartez burujabetza proiektuen eta proiektu eraldatzaileen inguruko aholkularitza eta laguntza eskaintzeko Euskal Herriko hautetsi eta udalei, eta era sendoago eta zehatzago batean Partzuergoko kideak diren udalei.

Organigrama

Sortutako baliabideak

Zaintza liburuxka

Zaintza sistemak birpentsatzeko gakoak, liburuxka batean.

Energia gida

Energia burujabetzarantz doazen proiektuak ezagutzeko gida. https://www.udalbiltza.eus/kasuak/energia-gida/

Esperientzia eredugarriak

Usurbil Herri Zaintzailea

Herri oso bat elkar-zaintzera hurbilduz.

SCIC Garro

baratzezaintzari eskainitako 9 hektarea lur, barazkiak pentzeetan eta berotuak ez diren negutegietan ekoitziz.

Ekoalde

Nafarroako ikastetxeen elikadura beharretik gizartearen eraldaketara.

Biziola

Irabazi asmorik gabeko eta gizarte ekimeneko kooperatiba Goierrin.