Zaintza liburuxka

Udalbiltzak, 2024ean lan-eskema berria abiatu zuenetik, besteak beste, zaintzaren kontzeptua birdefinitzeko beharra ikusi zuen, eta eraldatzailea izan dadin zein oinarri izan behar dituen zehaztekoa. Eragile ezberdinez eta adituz osatutako mahai bat antolatu eta, urtebeteko prozesu baten ostean, herrietan zaintza sistemak berreraikitzeko gakoak biltzen dituen liburuxka atera zuen: Herri zaintzailea helburu. Eraldaketarako gakoak.

Liburuxka, prozesuan ere buru-belarri izan den Emagin elkarteak erredaktatu du. Proiektu zaintzaile berritzaileak bideratzeko gako batzuk proposatzen ditu liburuxka honek; bide baten helmuga baino, bide berrien hasiera planteatzen dutenak. Bi ildo nagusi ditu: lehenak herri zaintzailearen marko orokorra definitzen du, ikuspegi teoriko bat emanez; eta bigarrenak, aldiz, eskuhartze posible baterantz joateko gidalerroak eta pausuak zehazten ditu.

Atal honetan, liburuxka flipbook moduan irakurtzeko edota PDF formatuan deskargatzeko aukera izango duzu.

Irakurri liburuxka euskaraz