Aholkularitza > Esperientzia eredugarriak > Tantai kooperatiba
Hasiera data: 2023
Lurraldea: Gipuzkoa
Herria: Arrasate
Biztanle kopurua: 21.867
Kontaktua: info@tantai.eus
Bertako ekosistemak berreskuratu, hobetu eta modu jasangarrian ustiatzea helburu duen kooperatiba da Tantai. Horretarako Estaldura Jarraituko Basogintza eredua (Naturatik Hurbileko Basogintza) aplikatzen du. Irabazi Asmorik Gabeko eta Onura Publikodun kooperatiba da, Lur-jabe bakoitzaren neurrira egokitutako ahokularitza, akonpainamendu eta laguntza eskaintzen duena. Debagoienan errotuta dago.
Erronkak / Helburuak
ZIURGABETASUNA: Gero eta nabarmenagoa den klima larrialdiak basoetan eragindako kalteak ekiditeko, ekosisitema konplexuak sustatzea.
LAN BALDINTZAK: Basogintza da lan-istripu gehien eta larrienak pairatzen dituen sektoreetako bat. Hori ekiditeko, basoen kudeaketan parte hartzen duten agente guztiak baldintza duin berdinetan tratatuak izatea da helburuetako bat.
BIODIBERTSITATEAREN BABESA: Arraseko mozketek eta espezie exotiko inbaditzaileek eragindako kalteak saihesteko, Estaldura Jarraituko Basogintza eredua lantzea.

