Skip to main content
GEURETIK_SORTUA_def

Euskal Herriaren kontakizun sentikorra arteak eta kulturak baino ezin dute egin. Euskal arteak lengoaia asko izan ditzake, baina hizkuntza bakarra du, geurea: euskara.

Euskarazko eskaintza kulturala ez da nahiko genukeen bezain zabala, eta horri erantzuteko asmoz sortu zen Geuretik Sortuak proiektua: euskara hutsean egindako artea eta kulturaren sormena, ekoizpena eta hedapena sustatuko dituen zirkuitu nazionala. Lehen bi edizioei esker, zazpi lurraldeetako hainbat herritara iritsi dira 40 euskal sortzaile baino gehiagoren lanak, lau arte-diziplinatakoak.

GEURETIK SORTUAK

Geure herriaren kontakizun afektiboa garatzen jarraitzeko, eta euskarazko sorkuntza eta sortzaileak Euskal Herriko bazter guztietara iritsi daitezen: Geuretik Sortuak-en hirugarren edizioa abiatzear da.

Eman izena
Geuretik Sortuak
bekan

EMAN IZENA

Agenda

 

Geuretik Sortuak-en bigarren edizioan izango diren emanaldien berri emango dizugu, hilabetez hilabete.

Mon
Tue
Wed
Thu
Fri
Sat
Sun
M
T
W
T
F
S
S
2
3
5
6
7
8
9
10
11
12
13
23
24
25
26
27
28
29
30
1
October 26, 2024 - November 1, 2024    
All Day
November 1, 2024 - November 8, 2024    
All Day
November 14, 2024    
12:00 am
November 15, 2024 - November 22, 2024    
All Day
November 15, 2024    
All Day
November 15, 2024    
All Day
November 15, 2024    
All Day
November 16, 2024    
All Day
November 17, 2024    
12:00 am
November 17, 2024    
All Day
November 17, 2024    
All Day
Events on October 28, 2024
26 Oct
Events on October 29, 2024
26 Oct
Events on October 30, 2024
26 Oct
Events on October 31, 2024
26 Oct
Events on November 1, 2024
Events on November 2, 2024
Events on November 3, 2024
Events on November 4, 2024
Events on November 5, 2024
Events on November 6, 2024
Events on November 7, 2024
Events on November 8, 2024
Events on November 14, 2024
14 Nov
Events on November 15, 2024
15 Nov
15 Nov
15 Nov
15 Nov
Events on November 16, 2024
15 Nov
16 Nov
Events on November 17, 2024
15 Nov
17 Nov
17 Nov
Events on November 18, 2024
15 Nov
Events on November 19, 2024
15 Nov
Events on November 20, 2024
15 Nov
Events on November 21, 2024
15 Nov
Events on November 22, 2024
15 Nov

01 FASEA

Hainbat udalerri aukeratuko dira Euskal Herri osoan zehar, lurraldetasun orekari erreparatuta. Halaber, sortzaile edo kulturgileak hautatuko dira parekidetasuna eta arlo aniztasuna kontuan hartuta. Hautaketa hau deialdi publiko bitartez egingo da, 2022ko iraila eta abendua bitartean. Ostera epaimahai batek hautatuko ditu udalerri horietara hobekien egokituko diren sortzaileak, lanaren kalitatea, moldagarritasuna eta beste hainbat irizpide kontuan hartuta. Lehengo edizioan Literatura, Zinegintza eta Antzerkigintza hautatu ziren arte alor gisa. Aurten, alor bat gehituko.

02 FASEA

2023. urtean zehar sortzaileek sormen egonaldiak egingo dituzte esleitu zaien herrietan. Hiru astera bitarteko egonaldiak izango dira, 2023 urtarriletik hasita iraila/urrira bitarte egin ahalko direnak. Sortzaileen beka, otorduak, joan etorriak, ekoizpenaren eta emanaldien gastuak estalita egongo dira, sormen-bekaren kopurutik at.

03 FASEA

2024an zehar burutuko da. Udalerri ezberdinetan kulturgileek sortutako artelanen argitalpen edo aurkezpena eta hedapen zirkuitua dira fase honetako betebeharrik garrantzitsuenak. Antzerkiaren alorrean, emanaldiak beste edozein antzerki emanaldi bezalakoak izango dira. Zinegintzaren alorrean, hainbat film laburrak udalerrian aurkeztuko dira, bertan parte hartu duen zuzendarietako baten presentziarekin (esperientzia kontatuko duelarik). Film hauekin ez da honakoan film luze bat egingo; soilik lanen muntaia bat egingo da (Kimuak-en antzera). Literaturaren alorrean, liburuaren aurkezpena egonaldian idazleren bat izan duten udalerrietan egingo da. Aurkezpen bakoitzean bi idazlek parte hartu eta euren artean elkarrizketa egingo da. Komikigintzaren alorrean ere, komikigintza esleitu zaion udalerrian eta hala nahi duen beste edozein udalerritan ere argitalpen honen aurkezpena egingo da, komikigile pare baten presentziaz.

Horrez gain, komikia eta literatur lanak uztartuko dituen erakusketa ibiltari bat egitea ere proposatzen da edizio honetan. Erakusketa honek Geuretik Sortuak-en azalpena eta narrazio nahiz komiki lanen prozesuak erakutsiko lituzke; eta udalerri bakoitzean 1-2 astez egongo litzateke.

Edizioaren bukaeran, 2024. urtearen amaieran, helburuen betetze maila eta proiektuaren balorazioa egingo da.

Geuretik Sortuak ekimenaren hirugarren edizioaren beka deialdia urriaren 23tik azaroaren 25 arte zabalik egongo da.

EMAN IZENA

Euskal Herria kontatu.
Ahots anitzek kontatu.
Batak besteari kontatu.
Lokaletik unibertsalera kontatu.
Herriz herri kontatu.

GEURETIK SORTUAK.

LEHEN EDIZIOA
2021-2022

Oñati, Bergara, Antzuola, Elgeta, Usurbil, Villabona, Zestoa, Zumaia, Zaldibia, Oiartzun, Hernani, Galdakao, Ondarroa, Berriatua, Arrigorriaga, Larrabetzu, Leitza, Bera, Lesaka, Lodosa, Sartaguda, Andosilla, Mendabia, Tafalla, Atarrabia, Uharte, Etxarri Aranatz, Araitz, Betelu, Larraun, Zuia, Artziniega, Uztaritze, Baigorri, Urepele, Ligi-Atherei, Liginaga-Astüe, Lexantzu-Zunharre eta Etxebarre.

BIGARREN EDIZIOA
2023-2024

Hernani, Segura, Oiartzun, Legutio, Amasa-Villabona, Zumaia, Zaldibia, Ataun, Bergara, Usurbil, Larrabetzu, Ziortza-Bolibar, Berriatua, Ajangiz, Errigoiti, Muxika, Antzuola, Aiherra, Amoroto, Aulesti, Munitibar, Mutriku, Berastegi, Leitza, Araitz, Larraun, Betelu, Bera, Lesaka, Sara, Urruña, Uharte, Atharratze, Sartaguda, Andosilla, Sesma, Mendabia eta Lodosa.