Aholkularitza > Esperientzia eredugarriak > SCIC Garro
Hasiera data: 2011
Lurraldea: Lapurdi
Herria: Lekorne
Biztanle kopurua: 9.000 (lurralde osoan)
Kontaktua: e-maila
SCIC Garro egiturak Lekorneko herrian 9 hektarea lur ustiatzen ditu baratzezaintzan, barazkiak pentzeetan eta berotuak ez diren negutegietan ekoitziz. Bertako barazkiak laborantza biologikoaren baldintzekiko errespetuz lantzen dira. Hogeita hamar bat barazki mota ekoizten dira, sasoiaren arabera. Bertsako barazkiak norbanakoei, familiei, tokiko bio saltegiei eta eskoletako jantegiei saltzen zaizkie.

Testuingurua
1993an, ekoizlez, laborantza irakaslez eta ingurumena babesteko elkarte batzuez osatutako talde batek “Laborantza biologiko eta iraunkorrerako gune" baten lehen egitasmoa idatzi zuen. Egitasmo honek bi elementu agerrarazi zituen: B.L.E elkartearen sortzea (Biharko Lurraren Elkartea - Civam Bio) eta CDFAA (Laborantxa Aprendizen Formakuntza Zentroa), Arrapitz federakuntza eta Lekorneko herriaren arteko hitzarmen baten izenpetzea, elgarrekin egindako urratsak ofizializatzeko. 1997ko abenduan, Baionako herriak Garroko etxaldea Lekorne herriari utzi zion. Ordutik, bere xedea etxaldea berpiztea izan da, 1930an egindako dohaintza agiriaren izpiritua jarraituz: laborantza lan jarduera bat, ereduzkoa eta mugigarria den baserri bat.
2005an, Hazparneko Lurraldea Herri elkargoa partaide historikoekin batu zen. 2008an, Lekorneko herriko etxeak eremu guzia bio bilakatu zuen. 2009an, gogoeta talde bat sortu zen Garroko proiektuaren inguruan, honako gaiak jorratzeko: eskoletako jantegien horniketa, zirkuitu laburrak, laborantxa biologikoan diren proiektuen garapena eta formakuntza. Bertatik abiatu zen egn ezagutzen den SCIC Garro proiektua.
Inplementazioa: lan-sailak
- Baratzekari landare txiki tailerra: 2020ko udazkenetik aurrera landatzen dituzten landare txikiak haiek ekoizten dituzte. Horretarako, tailer bat egiten dute beste 3 etxalde kiderekin.
- Fruitu biologikoen ekoizpena: 2018 an 350 fruitu arbola landatu zituzten (sagarrondoak, udareondoak eta gereziondoak).
- Formakuntza: Proiektu eramaileak eta ikasleak formatzen dituzte, Hazparneko Laborantza Aprendizen Formakuntza Zentroko BPREA Bio baratzezaintza sailekoak. Horretarako, Euskal Herriko BLE CIVAM bio egiturako formakuntza profesionalak jasotzen dituzte.
- Aldaketa klimatikoari begira baratzegintza egokitu behar denez, experimentazio gune bat sortu dute.
Horrez guztiaz gain, SCIC Garrok jantoki kolektibo bat ere kudeatzen du.
Ebaluazioa
Info osagarria
Egun, 85 bazkidek osatzen dute erakundea, sail ezberdinetan bilduak. 3 langile eta bi kudeatzaile kide bolondresek segurtatzen dute SCIC GARROren eguneroko funtzionamendua.

