Skip to main content

Udalbiltza

Udalbiltza izaera juridiko publikoa duen euskal erakunde nazionala da. Partzuergoa da, eta finkatutako prozedurak betez, hala erabakitzen duten udalek eta lukro asmorik gabeko elkarte pribatuek osa dezakete. Bere estatutuek jasotzen duten bezala, partzuergoak bi estatuek ezarritako muga gainditzeko borondatea du, nazioarteko itun eta Europar legedian oinarrituta; bereziki 1995eko martxoaren 10eko Baionako itunean, zeinaren arabera Frantziar Errepublikako udalek bat egin dezaketen Partzuergo honekin.

Euskal Herria burujabe bat eraikitzeko bidean, Udalbiltza Partzuergoak Euskal Herriko garapen eta barne kohesioa sustatzea ditu helburu nagusi. Horretarako, euskal lurraldea zatitzen duten hiru eremu administratiboetako udalen arteko elkar ezagutza eta lankidetza instituzionala bultzatzen ditu, Euskal Herriko jendartearen dinamismo handiko espresioak diren eragileak ere bidelagun izanik.

Ezagutu proiektuak

Udalerriak eta hautetsiak

Udalbiltza Partzuergoak Euskal Herriaren elkarlan instituzionala sustatzea du xede, eta, horretarako, Euskal Herriko hautetsien zein erakundeen babesa behar du. Gainera, hala erabakitzen duten udalek eta lukro asmorik gabeko elkarte pribatuek osa dezakete partzuergo hau.

UDALBILTZA

Antolaketa

Udalbiltza Partzuergoak Euskal Herriaren elkarlan instituzionala sustatzea du xede, eta, horretarako, Euskal Herriko hautetsien zein erakundeen babesa behar du. Gainera, hala erabakitzen duten udalek eta lukro asmorik gabeko elkarte pribatuek osa dezakete partzuergo hau.

Udalbiltzako Batzorde Eragilea zuzendaritza politikoa da. Atxikitutako alkatez eta zinegotziz osatua da, eta hilean behin biltzen da.

Haritz Alberdi Arrillaga

Haritz Alberdi Arrillaga

Getariako alkatea eta Udalbiltzako lehendakaria
lehendakaria@udalbiltza.eus

Garazi Urdanpilleta Astibia

Garazi Urdanpilleta Astibia

Oiartzungo zinegotzia eta hezkuntza arduradun politikoa

Agurtzane Solaberrieta Mesa

Agurtzane Solaberrieta Mesa

Usurbilgo alkatea eta zaintza arduradun politikoa

Ioritz Berra Juaristi

Ioritz Berra Juaristi

Zaldibiako alkatea eta elikadura arduradun politikoa

Andoni Lariz Bustindui

Andoni Lariz Bustindui

Ziortza-Bolibarko alkatea eta energia arduradun politikoa

Begoña Enbeita Maguregi

Begoña Enbeita Maguregi

Muxikako alkatea eta euskara eta kultura arduradun politikoa

Iban Verdugo Markotegi

Iban Verdugo Makotegi

Etxarri-Aranatzeko zinegotzia eta Batzorde Eragileko kidea

Karlos Renedo Lara

Karlos Renedo Lara

Bilboko zinegotzia eta herrigintza arduradun politikoa

Udalbiltzako lantaldea honako kideok osatzen dugu:

Clara Rouget

Clara Rouget

Udalbiltzako zuzendaria
zuzendaria@udalbiltza.eus

Maria Oses Saiz

Maria Oses Saiz

Kultura eta komunikazio teknikaria
kultura@udalbiltza.eus
komunikazioa@udalbiltza.eus

Araitz Aira Urruzola

Araitz Aira Urruzola

Gipuzkoako teknikaria eta zaintza arduradun teknikoa
aaira@udalbiltza.eus

Arkaitz Almortza Muro

Arkaitz Almortza Muro

Nafarroako teknikaria, gizarte ekonomia eta energia arduradun teknikoa
aalmortza@udalbiltza.eus

Aines Arizmendi Gastambide

Aines Arizmendi Gastambide

Ipar Euskal Herriko teknikaria eta elikadura arduradun teknikoa
aarizmendi@udalbiltza.eus

Egoitz Larrañaga Gonzalez

Egoitz Larrañaga Gonzalez

Bizkaia eta Arabako teknikaria eta hezkuntza arduradun teknikoa
elarranaga@udalbiltza.eus

Marilo Pacheco García

Mariló Pacheco García

Udalbiltzako administraria
udalbiltza@udalbiltza.eus

Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra

Ainhoa Intxaurrandieta Ezkurra

Udalbiltzako idazkari kontu-hartzailea
idazkaria@udalbiltza.eus