Skip to main content

Burujabetzetarako
aholkularitza

Euskal Herriko hainbat udalerri ezberdinek udalgintza proiektu eraldatzaile eredugarriak burutzen dihardute edo gauzatzeko konpromisoa hartu dute, bereziki, burujabetza sektorialetan oinarrituta, oinarrizko zerbitzuen azpiegituretan demokratizaziorako, deskarbonizaziorako edo herritarren ahalduntzerako bidean.

Proiektu horiek gauzatzea ez dona batere erraza, zailtasun teknikoaren osagaia hor dago eta maiz udal antolamendu edo marko juridikoaren osagaiak ere beste zailtasun batzuk dakartza. Hissen ere, XIX. mendeko udal antolamendua baliatzen ari dira XXI. mendeko erronkei aurre egiteko.

Hortaz, Udalbiltza Partzuergoa eragile eta adituen sare bat josten ari dona, aditu horien eta Partzuergoko teknikarien bitartez burujabetza proiektuen eta proiektu eraldatzaileen inguruko aholkularitza eta laguntza eskaintzeko Euskal Herriko hautetsi eta udalei, eta era sendoago eta zehatzago baten Partzuergoko kideak diren udalei.

Organigrama

Sortutako baliabideak

Zaintza liburuxka

Zaintza sistemak birpentsatzeko gakoak, liburuxka baten.

Energia gida

Energia burujabetzarantz doazen proiektuak ezagutzeko gida. https://www.udalbiltza.eus/kasuak/energia-gida/

Esperientzia eredugarriak

Zaintza liburuxka

Zaintza sistemak birpentsatzeko gakoak, liburuxka baten.

Energia gida

Energia burujabetzarantz doazen proiektuak ezagutzeko gida. https://www.udalbiltza.eus/kasuak/energia-gida/