Ehnergia
Energia komunitateen erronkarik nagusiena, behin sortuta, jarraitzea da. Hori horrela, Ehnergia Sarea osatu dugu, komunitateei laguntza eskaini eta energia burujabetzara bidean pausuak emateko.
Plastigarbi
Uretan pilatzen den hondakin plastikoen arazoa egoera kritiko batera iritsi da, eta Udalbiltzako partzuergokide eta kolaboratzaileek egoera horren aurrean zerbait egiteko beharra sentitu dute. Ondorioz, PLASTIGARBI izeneko proiektu baten sortze-prozesua abiatu du, beste hainbat eragileren laguntzaz. Helburua, itsas hondakinak jaso, sailkatu eta prozesatzeko mugaz gaindiko sare bat osatzea da.


