Garaian garaiko erronkei Euskal Herri mailako erantzun berritzaileak ematea du helburu Udalbiltzak, eta horiek esperimentatzeko gunea da inkubagailua.
Horretarako, egitasmo berritzaile horien hastapenetan laguntza eskaintzen dugu. Gaur egun, zenbait proiektu ditugu garapen-bidean; hala nola, Ehnergia Energia Komunitateen bigarren mailako sarea, edota hondakin plastikoak jaso eta prozesatzeko mugaz gaindiko Plastigarbi proiektua. Horiei, Inkubagailuan dauden proiektuak deitzen zaie.
Beste egitasmo batzuek, ordea, behin garapaneraren osotasunera heltzen direnean, Udalbiltzaren eskuhartzea behar izateari utzi egiten diote, eta euren kabuz bizitzen hasten dira. Horiek, Inkubagailutik irtendako proiektuak dira; EH Kom bezalakoak.

Inkubagailuan dauden proiektuak
Energia komunitateen bigarren mailako sarea
Energia komunitateen erronkarik nagusiena, behin sortuta, jarraitzea da. Hori horrela, komunitate bakoitzaren esperientzia baliatuz, Udalbiltzan bigarren mailako sarea eraikitzen ari gara, behar dituzten zerbitzuak eskaintzeko eta baliabideak elkarren artean partekatzeko helburuarekin.
Plastigarbi
Uretan pilatzen den hondakin plastikoen arazoa egoera kritiko batera iritsi da, eta Udalbiltzako partzuergokide eta kolaboratzaileek egoera horren aurrean zerbait egiteko beharra sentitu dute. Ondorioz, PLASTIGARBI izeneko proiektu baten sortze-prozesua abiatu du, beste hainbat eragileren laguntzaz. Helburua, itsas hondakinak jaso, sailkatu eta prozesatzeko mugaz gaindiko sare bat osatzea da.


