Zorokiain
- Hasiera data:
- 2013
- Bukaera data:
- abian da
- Lurraldea:
- Nafarroa Garaia
- Herria:
- Zorokiain, Untzitibarra
- Biztanle kopurua:
- 250
Hutsik zegoen Zorokiain herri txikia leheneratu nahi du Errekazar Elkarteak. Asmoa da 9 etxe egin edo berreraikitzea. 18 helduk eta 11 haurrek osatzen dute Errekazar Elkartea.
Testuingurua
- Iruñetik 20 kilometrora dago, Pirinioaurrean, Untzitibarren.
- Orain dela 25 urte inguru hutsik gelditu zen herria.
- Zortzi herrik osatzen dute Untzitibarra. Bi hutsik dira.
- 250 biztanle dira Untzitibarren.
Zerk eragin duen proiektua abian jartzea
Herri batean beste modu batera bizi nahi genuen hainbat pertsona bildu ginen, eta gure ideia gauzatzeari ekin genion.
Proiektuaren helburu orokorrak
- Zorokiain leheneratzea.
- Herriko eliza zaharrean herriko etxea eta elkartea kokatzea.
- Egitasmoaren protagonista izatea; guk nahi dugun moduko herria sortzea.
- Herriko komunitatea sortzea.
Ekimenaren helburu espezifikoak
- Etxeak egin edo berregitea.
- Eliza zaharra elkarte bihurtzea.
- Auzolanean egitasmoa sustatzea.
- Herriko bide zaharrak leheneratu eta markatzea.
- Herriko komunitatea sortu eta sustatzea, egitasmoa gauzatzeko.
- Energia berriztagarriak eta bioeraikuntza erabiltzea.
- Herriko historia leheneratzea.
- Herriko jaiak eta festak berrezartzea.
- Inguruko paisaia eta natura zaintzea.
- Ibarreko biztanleekin harremana izatea.
Zein herritar kopuru eta multzoari eragiten dion proiektuak
Zorokiainen 30 biztanle ingururi, baina Untzitibarreko biztanleei dagokienez, hutsik dagoen herri bat leheneratzeak eragin handia izango du haiengan. Nafarroan ere eragin sozial handia du honek.
Nafarroan lehendik ere horrelako proiekturen bat baden arren, bitxia da, eta ikusmin handia sortzen ari da.
Beste programa batzuekin izan dezakeen harremana
- Birpopulatzeko programa eta ekimenekin
- Energia berriztagarriekin eta bioeraikuntzarekin
- Herri prozesuak bultzatzeko programekin
- Auzolana bultzatzen dutenekin
Inplementazioa
Faseak eta ekintza planak
Orain arte egindakoak: erosi, urbanizazio proiektua egin, taldea osatu, izapide burokratikoak egin, obrak egin (hondakinak kendu, herriko iturri berria eraiki, bideak ireki eta mantendu, elizako teilatua konpondu....).
Udalak urbanizazioaren obra esleitu du, eta horren zain gaude. Etxeko proiektuak egiten ari gara.
Parte hartu duten eragileak
Errekazar Elkartea, Untzitibarreko Udala, Nafarroako Gobernua.
Baliabide ekonomikoak
Eliza zaharra edo Elkartea auzolanean egiten ari gara. Elkarteak MECNA zigilua izan zuen orain dela hiru urte diru laguntza eskatzeko; hartara, herritarrek egitasmo honetan laguntzen ahal dute, Nafarroako Gobernuaren bermearekin.
Obra auzolanean egiten ari gara.
Finantzaketa
Herriko urbanizaziorako obra Untzitibarreko Udalak bere gain hartu du.
Herritarrek laguntzeko, 2019an Nafarroako Gobernuak diru laguntza programa batean sartu du Zorokiaingo urbanizazioa.
Emaitzak
- Zorokiaingo taldea osaturik dago eta aurrera goaz.
- Eliza zaharrean Herriko Elkartea kokatzeko lanak bukatzear dira.
- Udalak atera berri du urbanizazioaren esleipena, eta obra aurten egiteko asmoa du.
Praktikaren hedapena
Euskal Herriko komunikabideetan, egunkari nahiz telebista eta irratietan. Elkarteko blogaren bidez ere bai.
Ebaluazioa
- Uste baino motelagoa da egitasmoa. Baina aurrera doa.
- Poliki-poliki betetzen ari gara ezarritako urratsak.
Praktikaren indarguneak
- Osatu dugun taldea da gure indargune nagusia.
- Auzolana.
Praktikaren ahulguneak
- Urbanizazio kontuen gaineko ezjakintasuna.
- Administrazioko burokrazia, hau da, baimenak eta halakoak.
Administrazioa ez dago prestaturik zeozer jasangarria egiteko. Oso zaila da, edo ia-ia ezinezkoa, zeozer desberdina egitea (eguzki plakak jartzea, komuna konpostagarria…). Udaleko programetan beti aipatzen dute jasangarritasuna, baina gero ezinezkoa da martxan jartzea.

- Kontaktua:
- Errekazar Auzo Elkartea
- Helbidea:
- San Andres 3 31422, Zorokiain, Untzitibarra.
- www:
- http://errekazar.wordpress.com