Zer da Hartueman

Euskal Herriko Esperientzien Bankua

Badakigu Euskal Herriko udalak, eragileak eta herritarrak, bakoitzak bere helburuekin, proiektu aitzindariak batzuk, praktikoak beste batzuk garatzen ari direla, eta esperientzien bankuak ezagupen eta esperientzia hori Euskal Herriko udalen mesedetara jarri nahi ditugu. HARTUEMAN Esperientzien Bankuaren xedea ez da soilik esperientzien zerrenda edo mapeo bat. Udal, eragile eta herri ekimen ezberdinetatik sortzen diren ekinbideak saretu eta helarazi nahi dizkizuegu. Horretarako, sareko plataforma ireki hau abian jarri dugu:

Esperientziak ondorengo lan ildoetakoak izatea lehenetsi da:

  1. Energia burujabetza
  2. Elikadura burujabetza
  3. Etxebizitza eta hirigintza
  4. Lurra lantzeko erraztasuna
  5. Ekonomia soziala eraldatzailea
  6. Euskara
  7. Politika Feministak eta Parte hartzea

Edonola ere, jasotzen diren esperientziek bost irizpide zehatz betetzen dituzte.

eskema-hartueman.png

  1. Batetik, eraldatzaileak kontsideratu behar dira;
  2. bigarrenik, Euskal Herriko beste txoko batzuetan martxan jartzea posible izatea, hots, trasnportagarriak izatea;
  3. hirugarrenik, gizarte onura bere helburu nagusia izan behar dute;
  4. laugarrenik, Euskal Herrian kokaturiko esperientziak dira; eta
  5. azkenik, arrakastatsuak izatea, hau da, funtzionatzea.

Zuk ezagutzen duzun esperientziak ondorengo ezaugarriak betetzen dituela uste baduzu gurekin harremanetan jartzera animatzen zaituztegu. airaeta@udalbiltza.eus helbidera idaztea besterik ez duzue. Animatu eta parte hartu!