Txirikorda
- Hasiera data:
- 2019 urtarrila
- Bukaera data:
- abian da (bi urte, gutxi gorabehera)
- Lurraldea:
- Gipuzkoa
- Herria:
- Usurbil
- Biztanle kopurua:
- 6200
Gazteak eta adineko pertsonak bereziki baztertuta geratzen dira egun indarrean dagoen eskaintzatik: lehenengoak, euren diru sarrera ezagatik, nagusiki, eta bigarrenak, beste zenbait faktorerengatik (irisgarritasuna, herrigunetik urrun bizitzea, bakardadea, beharrak aldatu direla…). Hori dela eta, pentsatu dugu bi kolektibo horiek elkarren eskutik joan daitezkeela, kemena eta esperientzia uztartuz, txirikorda bat sortzen. Horrenbestez, proiektu berritzailea jarriko dugu abian, gure inguruan estreinakoz.
Testuingurua eta zerk eragin duen proiektua abian jartzea
Matia Fundazioarekin prozesu bat gauzatu, eta adinekoentzako nahiz nolabaiteko dependentzia duten pertsonentzako zentro bat egiteko asmoa du Usurbilgo Udalak Ugarteondo auzoan. Aldi berean, gaur egun zaintzaren arloan gertatzen ari den aldaketa eta hausnarketa gaurkotasun handiko gaia da gizartean. Hala, nagusien artean zenbaitek behar zehatzak dituztela ikusirik (komunitate beharra, bakardade egoeran bizi direnak, ohiko etxeetako erosotasun falta…) eta gazteek emantzipazio arazoak izaten dituztela kontuan harturik, Txirikorda egitasmoa jarri dugu abian.
Udal sustapen pribatu batetik jasotako %15eko eremu publiko horretan, Udalak herriko adinekoentzat eta gazteentzat izango diren etxebizitza komunitarioak eraikitzeko erabakia hartu du.
Zer-nolako apartamentuak izan zitezkeen zirriborroa egin genuen, eta egun gizartean eta gure bizimoduan dugun zatikatzea hautsi nahian (lana, aisia, hezkuntza… dena modu bereizian bizi dugu), erabilera nahasketak interesgarriak direla uste dugu, eta hori bultzatzeko beste jarduera batzuk sustatu nahi ditugu.
Proiektuaren helburu orokorrak
- Gazteen emantzipazio beharrei erantzutea.
- Adineko pertsona autonomoentzat etxebizitza eta bizikidetza eredu berriak eskaintzea.
- Komunitatea, auzolana eta antzeko kontzeptuak eta ohiturak berreskuratzea.
Ekimenaren helburu espezifikoak
Usurbilgo Udalaren jabetzakoak izango diren 16 etxebizitza inguru eraikitzea Ugarteondoko eremuan. Norberaren beharrak asetzeko etxebizitza pribatuak eta espazio komunitarioak izango dituzte, behar kolektiboak eta belaunaldi arteko elkarbizitza bultzatzeko.
Zein herritar kopuru eta multzoari eragiten dion proiektuak
Herri guztiari, zeharka, eta zuzenean onuradunei
Beste programa batzuekin izan dezakeen harremana
Inplementazioa
Faseak eta ekintza planak
- a. Parte-hartze prozesua (bost saio)
- i. Etxebizitzaren izaera orokorra
- ii. Erabiltzaileak eta sarrera baldintzak
- iii. Espazioen diseinua
- iv. Bizikidetza
- v. Funtzionamendua
- b. Hirigintzako oinarrizko dokumentua eta ordenantza
- c. Eraikinaren eraikuntza
- d. Etxebizitzen esleipena
Parte hartu duten eragileak
Udala, erretiratuen egoitzetako 3, adineko pertsonak, Aztarrika gazte elkartea eta Esperientzia Geletan dabilen jendea.
Baliabide ekonomikoak
28.000 euro (eraikuntzaren sustatzaileak bere gain hartzen du, Udalarekin %15eko lagapenarena horrela negoziatu zelako).
Finantzaketa
Udalak bere gain hartu du.
Emaitzak
- Parte-hartze prozesu bat (bere baitan hartzen ditu elkar-ezagutza eta ikasketa prozesu bat).
- 16 etxebizitza eta herritarrentzako espazio komunak
Sortutako dokumentuak
Ordenantza bat eta hirigintzako oinarrizko dokumentua.
Praktikaren hedapena
Prentsaurrekoa, prentsa, sare sozialak eta xede taldeekin harreman zuzena.
Praktikaren indarguneak
Proiektu hau ezin da gauzatu parte-hartze prozesurik gabe, herritarren parte-hartzea beharrezkoa baita, lanketa eta kontzientziazio nahiz ikasketa fasea gauzatzeko.
Eraikinaren kostua sustatzaileak hartuko du bere gain, Udalak horrela negoziatu duelako

- Kontaktua:
- Xabier Arregi. alkatea
- Telefonoa:
- 943 37 19 51 943 37 19 51
- Helbidea:
- Joxe Martin Sagardia Plaza, z/g, Usurbil 20170
- www:
- http://www.usurbil.eus