Sugarai Kooperatiba

Energia burujabetza eta deskarbonizazioa Natur baliabideak Nafarroa Behera
Hasiera data:
2015
Bukaera data:
Abian da
Lurraldea:
Nafarroa Behera
Herria:
Mendibe
Biztanle kopurua:
183 biztanle

Egurraren ustiaketa jasangarria egiteko Hergarai eskualdeko Herriko Etxe, biztanle eta eragileek kooperatiba bat sortu dute.

Zirkuitu motzaren bidez (50 km baino distantzia handiagoan dagoenari ez diote saltzen) egurra etxeak berotzeko erabiltzen dute eta bi modutara ustiatzen da; zatika moztutako enborrak eta egur xehetua enpresetarako.

Argazki galeria

1. Testuingurua eta zerk eragin duen proiektua abian jartzea.
Iratiko oihanak 1000 hektarea ditu eta guti gora behera 700 pribatuak ditu, baina biziki zatikatua da, 300 jabe baitira eta buru bakoitzak bataz bertze 2 hektarea eta erdi ditu. Gure zailtasuna horretan datza; zati ttipiak dira, lantzeko eta tresneria eramateko zaila, azpiegitura eskasa… Oihan publikoa eta pribatua dago eta egurra bietatik atera zitekeen.


2. Proiektuaren helburu orokorrak
• Ibarrean dinamika eta gutxienez enplegu baten sortzea.
• Bigarrenik, energia berriztagarrien inguruan lan egitea, bereziki oihanen kudeaketan. Beren artatzea, mozten duten arbolek «beti badute justifikazioa». Geroari begira mozten den guzia berriz landatzen da.
• Hirugarrenik, oihanen ustiatzeko astirik ez duten laborariei diru sartze bat sortzea.
• Azkenik, lekuan lekukoa egitea.


3. Zein herritar kopuru eta multzoari eragiten dion proiektuak
Inguruan bizi diren herritar guztiei. Kooperatibak ez du 50 km.tik haratago daudenei saltzen. 50 km distantzia ezarri du bere bezeroen kokaleku.

4. Faseak eta ekintza planak

4.1.Diagnostikoa
1.Proiektua martxan jarri baino lehen 2009ik jaso ziren lanean. Diagnostiko fase bat egin zuten.
1. Bertoko biztanleak bertoko egurra kontsumitzeko prest zegoen jakiteko.
2. Oihan jabeei lekuko enpresa batekin euren oihana lantzeko prest ziren galdetu genien.
Emaitza horrekin lan tresna bat sortzeko aukera zela ikusi zen eta lanpostu bat sortu ahal zela ikusi zen.

4.2. Abian jartzea (2015): Kooperatiba bezala sortzea erabaki zuten , bertako bazkideak publiko eta pribatuak izan zitekeen estatutuak ahalbidetzen dutena aukeratuz. Bertan orain inguruko herriko etxeak, Hiri Elkargoa eta Oihan publikoa kudeatzen duen sindikatua, elkarteak, enpresak eta baita pertsona pribatuak ere.
Oihanaren jabetza publikoa eta pribatua dutenekin kontratuak sinatu oihana kudeatu ahal izateko.
Bezeroak ez du zergatik bazkide izan behar, edonor izan dateke bazkide.

4.3. Bigarren fasea: Beste lan bati ekin diote eta iraunkortasuna segurtatzeko, zuhaitz landaketari ekin diote. Enpresa pribatu batzuk diru lagunduta arbolak landatzen ditugu gure kooperatibarekin Ipar Euskal Herrian zehar.
Kooperatibak 110 bazkide ditu eta Biltzar Nagusian urtean behin erabaki nagusiak hartzen dituzte (pertsona, eragile bat= bozka bat). Egunerokotasuna kudeatzeko 10 jende hautatuak izaten dira eta horietatik bi dira kolehendakariak .

5. Parte hartu duten eragileak :
Baliabide ekonomikoak: Bazkideek jarritako kuotak.


6 Finantzazioa:
Aurrekontua:
Hasierako diru zama 40.000 €koa izan zen (kapitala, guti gora behera 70 eragile). Bankuko mailegu baten bidez osatu genuen (35.000 €) lehen materiala erosteko (traktore bat eta lan tresnak 75.000 € rentzat). Azpiegituratua ginela laster ohartu ginen.
Beraz 2017an inbertsio fase handia lekuan jarri genuen.
240.000 € inbertsio (150.000 € eraikuntza, 70.000 € materiala, 20.000 € kamioi bat). Aurrekontu hau finantzatzeko kapitala 30.000 € emendatu genuen (beste 40 eragile berri sartu ziren kapitalan), 130.000 €ko banku mailegu bat hartu eta 70.000 € diru laguntza publikoa ardietsi. Azken 10.000 €ak auofinantzazioa izan ziren.
Orain 2021ean azken inbertsio fasea dugu: egurra hobeto aterpetzeko 185.000 €ko eraikin bat sortu behar dugu. Banku maileguz osoki finantzatzea pentsatu dugu (oraindik ez dugu akordiorik lortu). Eta oihanetik ateratako zura beti eta hobekien balorizatzeko, egurra segatzeko materiala erosiko dugu (35.000 € banku mailegu batekin finantzatua). Dagoeneko ez dugu diru laguntza publikorik lortu bainan Frantziako ADEME organismoaren erantzun baten zain gaude, agian 30.000 €ko laguntza jasotzeko.

7. Praktikaren difusioa: Zein kanale erabili duzue ekimena ezagutzera emateko?
Hastapenetik gure inguruko jendeekin aipatu eta informazioa banatu genuen (egingarritasun ikerketak gure artean eraman genituen, Hergaraiko jendeen etxetara joanez eta gauzak zuzenean aurkeztuz). Bilkura publikoak antolatu genituen (Garazin, Hergarain, Baigorrin). Irrati eta kazeta bidez gure nahikeria azaldu ginuen (elkarrizketak, emankizunetan parte hartzeak). Hergarai Bizi (Hergarain bi urtetarik antolatzen den feira) ekimenean erakustazokak eta konferentzaik antolatuz gure xedeak aurkeztu genituen.
Orain gure ezagumena nahiko fuertea da, baina beti jarraitzen dugu gure ekimenak aipatzen irrati, kazeta eta internet bidez (www.sugarai.fr).


8. Praktikaren puntu fuerteak
• Zirkuitu motzeko aktibitatea
• Bazkide publiko eta pribatuek kudeatutako estruktura
• Oihanean sartzeko diagnostikoa egiteko kapazitatea duten organismoen laguntza (ONF oihan publikoarentzat eta CRPF oihan pribatuentzat)
• Ezagupena lortu dugu oihana ustiatzeko erreferente gisa posizionatuz
• Talde dinamikari esker, proiektu berriak beti garatzen goaz (zuhaitz landaketak, inbertsio berriak)

9. Praktikaren puntu ahulak
• - Errentagarritasun oso ahula (sugaiak ez du diru iturri handia ekartzen)
• - Laguntzarik gabe ezin funtzionatu (bi kolehendakariek gure lana ordaindu gabe egiten dugu)

Kontaktua:
Peio HARLOUCHET
Telefonoa:
06 18 57 01 87 06 18 57 01 87
Helbidea:
Iratiko bidea (Botiga 1935) – 64220 AHATSA
www:
www.sugarai.fr