Kulturarteko plaza feminista

Feminismoa Gipuzkoa
Hasiera data:
2016 (parte hartze prozesua, ondoren 2019an hasi zen obra
Bukaera data:
2021 martxoa
Lurraldea:
Gipuzkoa
Herria:
Hernani
Biztanle kopurua:
20,438

Matxismoaren eta arrazakeriaren kontrako espazio bat sortzea izan da helburua. Horrez gain eraikuntzaren, kalitate termikoa dela eta, ez ditu hozte eta berotze sistema konbentzionalak behar eta passive house etxeen irizpideak betetzen ditu.

Argazki galeria


1. Testuingurua eta zerk eragin duen proiektua abian jartzea
Berdintasun Kontseiluaren aspaldiko eskaera bati erantzuten dio. Emakumeen Etxea (feminismoaren erreferentzia espazioa) zen eskatzen zena, baina AMHER-SOS Arrazakeria elkarteak bere espazioa udal ekipamendu honetan izango zuela jakin zen eta horrek espazioa bera eraldatzea ekarri zuen eta parte hartze prozesuan erabaki zen Kulturarteko Plaza Feminista izatea, eta arrazakeria eta matxismoaren aurkako espazio gisa definitzea.

2. Proiektuaren helburu orokorrak
Udal teknikarientzat eta eragileentzat espazio komuna sortu non lehen aldiz matxismoa eta arrazakeria eragile eta teknikariak bilduko diren. Justizia soziala helburu nagusi duen proiektu bat abian jartzea. Leku batzuetan badira emakume etxeak eta hortik abiatu zen ideia; ondoren ordea, moldatzen joan ginen eta arrazakeriaren kontrako espazioa ere gehitzea proposatu ziguten. Zerbait berria da, eta printzipioz ez da Euskal Herrian horrelako besterik. Espazio guzti hau definitzeko parte hartze prozesu bat abian jarri zen. Prozesu luze eta aberasgarri honetan proiektua definitu zen, parte hartzaile guztien artean.

3. Ekimenaren helburu espezifikoak.
Gune bakar batean kulturartekotasun, berdintasun eta lankidetza departamentuak egongo dira, baita hainbat eragilerentzako guneak ere. Denen artean espazio komun bat kudeatu eta elkarlankietza bultzatuko dira.

Orientazio sexual, psikologiko eta juridikoa eskainiko da .
Eragileentzako espazio bat izango da.


4. Zein herritar kopuru eta multzoari eragiten dion proiektuak
Hernaniar guztiei orokorrean

5. Beste programa batzuekin izan dezakeen harremana
Proiektu interdepartamentala da eta horrek ematen dio balio erantsia proiektuari.


6. Inplementazioa
6.1. Faseak eta ekintza planak

SORTZE PROZESUAZ azalpen orokorra (parte hartze prozesua)
Parte hartze prozesua fase ezberdinetan bereizi zen. Fase bakoizean erabakitze espazio batzuk izan ziren martxan. Ondoren azalduko ditugunak:


Faseak:
EREIN: prozesuaren diseinua, komunikazioa eta parte hartzaileen gonbidapen zuzena (Bidelagun Sarearen bidez).
ERNATU: Jardunaldiak. Zertarako nahi da emakumeen etxea? Hausnarketa eta esperientzia ezberdinen ezagutza.
HAZI_AMESTU: KPFren helburu eta ezaugarriak definitu ziren, gune irekiko bi saiotan.
LORATU_ESPAZIOA: espazioaren antolaketaz hausnartu eta hainbat erabaki hartu zen. Espazioa nola banatuko zen, zein eremu izango zituen, gelen antolaketa, gela bakoitza zertarako, eraikinaz kanpoko espazioaz ere hausnartu eta erabaki zen. Gune irekiaren hiru saio.
BILDU_FUNTZIONAMENDUA: KPFren kudeaketa ereduaren ingurukoa. Bi hausnarketa saio egin ziren gune irekian. Oinarrizko erabaki batzuk hartu ziren baina beste KPF irekitzen zenerako utzi ziren (aurreikusten zen jadanik irekitzerako denbora pasako zela eta dena une horretan ez erabakitzea pentsatu zen, tarte horretan egoera aldatu zitekeelako, eragileak...). Irailean irekikok da KPF eta kudeaketa eta erabaki guneen inguruko parte hartze prozesua egingo da une horretan.

6.2. Parte hartu duten eragileak:

Mugimendu feminista eta antiarrazistaren bueltan dabiltzan eragileak eta norbanakoak batez ere, biana ez bakarrik.


Baliabide ekonomikoak:
Aurrekontua: 665.000 euro
Finantzazioa: Udala
Beste baliabideak

7. Eragindako dokumentuak
Parte hartze prozesuaren inguruko dokumentazio guztia eta azken txostena.

8. Praktikaren puntu fuerteak
Lanen jarraipena eta sailen arteko elkarlanaren adibide oso garrantzitsua izan da.
Obretan askotan hartu behar diren erabaki eta aldaketen aurrean erabiltzaile izango direnek erabakietan parte hartzea oso garrantzitsua izan da.

9. Praktikaren puntu ahulak
Parte hartze prozesua egin zenetik gaur arte 5 urte pasatu dira, kudeaketaren inguruko erabaki asko hartzeke geratu ziren. Horren inguruan erabaki behar da prozesua ireki aurretik.

Kontaktua:
Irantzu Jauregi Artola
Telefonoa:
943337017 943337017
Helbidea:
Gabriel Zelaia 28
www:
https://www.hernani.eus/eu/plaza-feminista-eta-emakumeen-etxea