Orendain: aurrekontu partehartzaileak
- Hasiera data:
- 2012
- Bukaera data:
- ez du amaierarik, urtero egiten da
- Lurraldea:
- Gipuzkoa
- Herria:
- Orendain
- Biztanle kopurua:
- 216
Urtero, inbertsioaren atala erabakitzeko Orendainen antolatzen den parte-hartze prozesua da. Prozesu horrek hiru fase ditu:
- Galdetegia: Etxe guztietara galdetegi bat banatzen da. Galdetegi horretan, jada herritarren gehiengoak baiezkoa emandako proposamenak agertzen dira eta kasu honetan herritarrek proiektu hauek lehenetsi behar dituzte. Beste alde batetik, aurreko urteko proposamen berriak daude, eta bai edo ez aurrera egingo duten erabakitzeko aukera dute herritarrek; azkenik proposamen berriak biltzeko atala dago. Horretaz gain, auzolan proposamenak biltzen dira eta galdetegia bera eta udaleko jarduna ebaluatzeko atalak ere baditu.
- Gogoeta bilera: Galdetegian modu indibidualean bakoitzak bere etxean erabakitakoa gogoeta kolektibo batean jartzea du helburu. Bilera horretan, bozka bidez erabakitzen denaren inguruko gogoeta egiten da.
- Urteko herri batzarra. Batzar horretan, galdetegiko emaitzak, urte horretan zehar egindakoak, gauzatze bidean dauden eta egin gabe geratutako proposamenen berri eman eta udaleko diru kontuak azaltzen zaizkie herritarrei. Bertan zein auzolan egingo den erabakitzen da.
Testuingurua eta zerk eragin duen proiektua abian jartzea
Funtzionamendu demokratikoan sakontzeko ariketa izan da.
Helburuak
- Orokorrak: Aurrekontuen inbertsioa atala herritarron artean erabakitzea.
- Espezifikoak: gardentasuna….
Zein herritar kopuru eta multzori eragiten dion proiektuak
Galdetegi fasean, herritarren %85-95ek hartzen du parte urtero; gogoeta bileran hamabost bat pertsonak, eta urteko batzarrean, 45 pertsona inguruk.
Beste programa batzuekin izan dezakeen harremana
Udalean erabakitzen den guztian du eragina, eta oso bereziki udaletik aurrera ateratzen diren proiektuetan.
Faseak eta ekintza planak
Urtero irailetik abendura arte irauten du.
Parte hartu duten eragileak
Proiektu honetan herri guztiak hartzen du parte (kontuan izanda gure herria oso txikia dela)
Baliabide ekonomikoak
Udalak jartzen ditu eta Foru Aldundiko parte-hartzeko laguntza ere jasotzen du.
Finantzaketa
Ez du aparteko finantzaketa beharrik.
Beste baliabide batzuk
Diseinua aholkularitza batekin egin genuen bere garaian, eta gaur egun pertsona bat kontratatzen dugu jardun erdiz prozesua aurrera ateratzeko.
Emaitzak
Oso emaitza onak izan ditugu, herritarren parte-hartze tasa oso handia delako eta gainera herritarrek gure gestioan gehien baloratzen dutena delako.
Praktikaren difusioa
Hainbat herritan egin dugu gure parte-hartze prozesuaren aurkezpena, baita Foru Aldundiak hala eskatuta Kursaalean ere.
Ebaluazioa
Oso baikorra da. Urtero galdetegian bertan ebaluatzen da galdetegia bera ere, eta horren arabera hainbat aldaketa egin ditugu urtez urte.
Praktikaren puntu fuerteak
Parte hartze tasa handia dugu, prozesua orokorrean hartuz gero.
Praktikaren puntu ahulak
Gogoeta kolektiboa indartzea falta zaigu.
Beste eremu eta eragile batzuk ekimen hau abian jartzeko aukerak
Nahi izanez gero, edozeinek jar dezake hau martxan.

- Kontaktua:
- Gorka Egia, alkatea
- Telefonoa:
- 688694048 688694048
- Helbidea:
- Orendaingo Udala, Kasko gain 17 (Orendain, Gipuzkoa)
- www:
- http://www.orendain.eus