Ongi Etorri Errenteriara!
- Hasiera data:
- 2016
- Bukaera data:
- Abian da
- Lurraldea:
- Gipuzkoa
- Herria:
- Errenteria
- Biztanle kopurua:
- 39.355 biztanle
Ongi etorri Errenteriara! Informazio eta Harrera proiektua
Harrera-protokoloa ezinbesteko prozesua da Errenteriara berriki iritsi direnentzat, pixkanaka gure ingurunean modu autonomoan integratu ahal izateko. Lan-ildo honen helburua pertsona horien eskura jartzea da, bai udal-zerbitzuen zorroa, bai gainerako gizarte-eragileena, harrera-udalerrian eta, oro har, gizartean baldintza berberetan jardun ahal izateko.
1.Testuingurua eta zerk eragin duen proiektua abian jartzea.
Herriko (Errenteriako) errealitatea hau izanik:
Herrian dagoen kultura aniztasunari erreparatuta, eta azken urteetako emigrazioa ikusita (EB-tik, Afrikatik eta Hego Ameriketatik, bereziki, magreb-etik, Colombia-tik eta Nigeriatik azken urteetan) etorri berriei harrera bat egitearen beharra agertzen da (hizkuntza berria, herriko baliabide/zentro ezberdinak...), geratzeko asmoarekin datozela ikusita.
2.Proiektuaren helburu orokorrak.
Iritsi berrien eskura jartzea da, bai udal-zerbitzuen zorroa, bai gainerako gizarte-eragileena, harrera-udalerrian eta, oro har, gizartean baldintza berberetan jardun ahal izateko. Horrela, pixkanaka gure ingurunean modu autonomoan integratu daitezen.
3. Ekimenaren helburu espezifikoak.
-Harrera saioak egitea herriko informazio desberdina eskainiaz.
-6 hizkuntzetan baliabide eta informazio gidak gune zehatzetan hartzeko moduan izatea.
4.Zein herritar kopuru eta multzoari eragiten dion proiektuak
Beste herrialde batetik iritsi berri diren heldu, gazte zein haurrei dago zuzenduta.
5.Beste programa batzuekin izan dezakeen harremana
Hezkuntzarekin, Udal Euskaltegiarekin, Kultura Aniztasunean parte hartzen duten eragile ezberdinekin, polikiroldegiekin...
6. Inplementazioa
-iritsi berriak egon ohi diren guneei proiektua azaldu eta saioaren bat behar badute eskaini.
-Gidetarako informazioa bildu, antolatu eta itzulpen lanak egin.
-Kokapena hautatu eta kopiak bertan jarri.
Parte hartu duten eragileak :
Iritsi berriak, Kultura Aniztasunean parte hartzen duten eragileak, bestelako eragileak.
7.Baliabide ekonomikoak:
Finantzazioa: Udala
Emaitzak: Emaitza ona iritsi berrian artean. Oso lagungarri egiten zaien baliabideak eta herriko informazioa jasotzeko. .
- Kontaktua:
- Samira Good
- Telefonoa:
- 943 44 9596 943 44 9596
- Helbidea:
- Herriko Plaza, s/n, 20100 Errenteria
- www:
- https://errenteria.eus/udala/udal-sailak-eta-azpisailak/kultur-aniztasuna-garapenerako-lankidetza-eta-giza-eskubideak/