Ondarroa: Etxelila

Feminismoa Bizkaia
Hasiera data:
2013ko martxoak 7an
Bukaera data:
Abian da
Lurraldea:
Bizkaia
Herria:
Ondarroa
Biztanle kopurua:
8.500 herritar

Espazio dinamiko eta irekia da: herriko emakumeentzako txokoa eta enpatia sortzeko topagunea, ikasteko eta informazioa jasotzeko tokia, jabekuntza sareak sortzeko gunea eta emakumeen berdintasuna, askatasuna, partaidetza eta presentzia sustatzeko gunea.

Argazki galeria

    1. Testuingurua eta zerk eragin duen proiektua abian jartzea

    Emakumeen Udal Berdintasun Kontseiluak lan luzea egina du emakumeentzako espazio propioa lortzeko. Ondarroan, emakume elkarteen aspaldiko aldarrikapena izan da Emakumeen Etxea.

    2. Proiektuaren helburu orokorrak

    Etxelilaren helburua da gune bat izatea emakumeek bat egiteko, eztabaidatzeko eta gogoeta egiteko, eta aldi berean erreferentziazko gunea emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko borrokan.

    Proiektuaren asmoak bi helburu nagusi ditu: emakumeek duten ezberdintasun egoeraz jabetzea eta beren parte-hartzea sustatzea.

    3.Proiektuaren helburu espezifikoak

    Baina beste helburu batzuk ere badaude:

    • Herrian emakumeentzako formazio, topaketa eta eztabaidarako erreferentziazko gune bat sortzea, beraien banakako eta taldeko jabekuntza prozesuak erraztuz.
    • Formazio eta sentsibilizazioaren bitartez herriko eremu ezberdinetan berdintasunaren alde arituko diren emakumeen presentzia bultzatzea.
    • Herriko emakumeei politika publiko feministen inguruko formazioa eskaintzea beren parte hartzearekin aldaketa soziala errazteko.
    • Informazioaren sistematizazioaren bitartez, prozesua ebaluatzeko eta errealitatera egokitzeko neurriak diseinatzea eta praktika egokiak hedatzea.

    4. Deskribapena

    Elkarteen gela

    Emakume elkarteen erabilerarako prestaturiko gela da. Bertan hainbat baliabide jartzen dira eskura: armairuak, mahaiak, aulkiak…

    Artegintza gela

    Emakumeen sormen artistikoa bultzatuko duen espazioa da.

    Hitzaldi aretoa

    Ikus-entzunezko gela da, eta bertan ikastaroak, hitzaldiak eta antzerako ekimenak egiteko beharrezko material-ekipamendua dago.

    Liburutegi feminista eta batzar gela

    Hemen dokumentazio feminista duen liburutegia dago, eta, behar denean, ikastaroak, hitzaldiak eta batzarrak egiteko gune ere bihurtzen da.

    Jabekuntza eskola

    Emakumeentzako Jabekuntza Eskola proiektu bat da, Bizkaian sortua, 2003. urtean, udalerrietako emakumeen parte hartze politiko eta soziala sustatzeko helburuarekin. Proiektu horretan Basauriko, Ermuko, Getxoko eta Ondarroako udalek sarean lan egiten dute, ezagupenak trukatzeko, eraginkortasuna handitzeko, baliabideak hobeto aprobetxatzeko eta proiektuari egonkortasuna emateko. Herriko 100 emakumek baino gehiagok parte hartu dutelarik bertan eskainitako ikastaro eta ekintzetan.


    5.Zein herritar kopururi eta multzori eragiten dion proiektuak

    Ondarroako herritar guztiei eragiten die.

    6. Beste programa batzuekin izan dezakeen harremana

    Hainbat harreman izaten ditu Etxelilak herriko gainerako eragileekin; jarduerak elkarrekin antolatzen dituzte, eta hainbat eragilek euren jarduerak antolatzeko ere erabiltzen dute Etxelilako espazioa.

    7.Inplementazioa

    Parte hartu duten eragileak: Udala, emakume elkarteak eta herriko mugimendu feministak.

    Baliabide ekonomikoak:

    Finantzaketa: Udala arduratzen da Etxelila finantzatzeaz: Emakumeen Jabekuntza Eskola, egun berezietako kanpainak, dinamizatzailea... Dena den, diru laguntzak ematen zaizkie emakume elkarteei haiek modu autonomoan erabil dezaten.
    Beste baliabide batzuk: Eraikina udalarena da, eta materiala ere udalak kudeatzen du. Dena den, emakume talde bakoitzak bere material multzoa du

    8.Hedapena

    Etxelilako sare sozialen bidez (Facebook eta Instagram) eta erabiltzaileen posta elektronikoaren sarearen bidez egiten da, gehienbat, Etxelilako jardueren hedapena. Dena den, Udalbarriak eta eskualdeko hedabideak ere erabiltzen ditugu Etxelilako jardueren berri emateko.

    Telefonoa:
    94 6134008 94 6134008
    Helbidea:
    Artibai kalea, 3, 4800 Bizkaia
    www:
    www.etxelila.eus