Oñatiko telekomunikazio operadorea

Teknologia Burujabetza Gipuzkoa
Hasiera data:
2021 Ekainaren 16a
Bukaera data:
Abian da
Lurraldea:
Gipuzkoa
Herria:
Oñati
Biztanle kopurua:
11.400 biztanle

Onaro telekomunikazio operatzailearen bidez, oñatiarrek Internet eta telefonia zerbitzuak jaso ditzake udalarenak diren telekomunikazio azpiegiturak erabilita, irrati lotura eta zuntz optiko sarearen bidez, eta multinazionalen salneurriekin alderatuz, amarrurik gabeko zerbitzua eta aurrezteko aukera esainiko dio oñatiarrei. Horrez gain ,herritar guztiei, telekomunikazio zerbitzuak baldintza eta prezio justuetan bermatzeko lanean ari da Onaro, merkatuaren “errentagarritasuna” lehentasun izateari utzi, eta interneta oinarrizko zerbitzua den heinean herritar guztiek bermatua izan dezaten interneterako sarrera duina.

Argazki galeria

1. Testuingurua eta zerk eragin duen proiektua abian jartzea
Sarera sarbide izatea aukera baino behar bihurtu da egungo gizartean. Konfinamenduak lehenengo, eta pandemiak ondoren, ”behar” hori areagotu du eta telekomunikazioaren multinazionalek oso konexio kaskarra eta garestia eskaintzen die herriko zenbait etxeri; beste zenbaitetan konexiorik edo estaldurarik ere ez dago. Egoera horren aurrean, eta herrigunean udalaren zuntz optikodun sarea zegoela probestuz, argindarra merkaturatzeko Oñatiko Udalak sortua zeukan Merkañonaren izaera juridikoa baliatu dute eta Onaro telekomunikazio operadorea sortu.

2. Proiektuaren helburu orokorrak
Proiektuaren helburu nagusia oñatiar guztiei banda zabaleko internet sarrera, iruzurrik gabea eta merkatuko operatzaile nagusien eskaintza tranpatiak albo batera utziz, prezio duina eskainiko du herriko zuntz sare optiko publiko, neutro eta librea erabiliz, telefonia eta Internet konexioak herritar guztiei eskeinita.

3. Ekimenaren helburu espezifikoak.
Arrakala teknologikoari aurre egitea
Landa eremuan zerbitzua eskaintzea.
Errentagarritasun ekonomikoaren aurrean, zerbitzua oñatiar guztiei eskaintzea, landa eremura iritsiz.
Zerbitzua “Prezio justuagoan” eskaintzea.

4. Zein herritar kopuru eta multzoari eragiten dion proiektuak
Oñatiar guztiei eragiten die proiektu honek

5. Beste programa batzuekin izan dezakeen harremana
Energia burujabetza sustatzen duten beste hainbat proiekturekin harremana izan dezake. Oñatin, herritarrek kontsumitzen duten besteko energia sortzen dute iturri berriztagarriak erabilita. Horretaz gaiz, argindar sarera ere Oñatiko Udalaren jabetzakoa da.

6. Inplementazioa
6.1. Faseak eta ekintza planak
1. fasea:Lehen ideia landa eremuan banda zabala ez duten etxe batzuetara Internet konexio duina eramatea zen. Baina laster jabetu ziren bi nodo jarrita landa eremu ia osoari eskaintzeko moduan izango zirela. Ondoren,herrigunean ere zonalde batzuek arazo berdintsua izanik, haientzat ere konponbidea bilatu beharrean izan ziren. Hala, telekomunikazio azpiegitura publikoak birpasatzeari ekin zioten eta zuntz optikodun sare oso bat argindar sareko kudeaketarako eratua zegoela ohartu ziren. ( Oñatin argindarraren ziklo osoa eskaintzen du Udalaren jabetzakoak diren hiru enpresen bitartez, sorkuntza, banaketa eta komertzializazioa helburu). Banaketa sistemak, argindar kontagailuen irakurketa automatikoak egiteko transformazio zentro guztiak zuntz bidez konektatuta ditu.
2. fasea.Internet zerbitzua emateaz aparte, telekomunikazio zerbitzua osatzeko, telefono finkoa eta telefonia mugikorraren eskaintza osatu da..
3. Fasea: Herriguneko eraikinak zuntz optiko propio bidez konektatu. Herriko saretik internet konexio duin eta kostu baxukoa herritarrei eskeiniz.
4. Fasea: Landa eremuan uhin bidez hasiera baten konektatutako eraikinak zuntz optikoz konektatzen joan herriko eraikin guztiek internet konexio ultra azkarra izan dezaten.

6.2. Parte hartu duten eragileak :
Oñatiko Udala eta Izarkom kooperatiba

7. Praktikaren puntu fuerteak
Oñatiko Udalak operadore propioa sortu badu ere, prestatzen ari diren sare publikoa izaera neutrokoa izango da eta gainontzeko operadoreek erabiltzeko moduan egongo da sare askeen printzipioak jarraituz.

Kontaktua:
Xabier Igartua
Telefonoa:
943718010 943718010
Helbidea:
Bidebarrieta 24 OÑATI
www:
https://onaro.eus/eu/