Oñati Ekintza Komunitarioa

Partehartzea eta gobernantza komunitarioa Gipuzkoa
Hasiera data:
2020ko otsaila
Bukaera data:
martxan dago
Lurraldea:
Gipuzkoa
Herria:
Oñati
Biztanle kopurua:
11.449

Oñatiko sare sozial eta instituzionalaren parte diren pertsonen eta erakundeen topaleku eta elkarrekintza espazio bat sortu eta; lurraldearen beharren eta erronken aurrean udalerriko Ekintza Komunitarioa indartuko duen estrategia era kolektiboan garatzea du helburu egitasmo honek.

Udalak esku artean duen proiektu honek  hiru ardatz nagusi ditu: ehun soziala, udala eta binomio publiko-soziala.

Argazki galeria

  1. Testuingurua eta zerk eragin duen proiektua abian jartzea:

Ez dago zalantzarik herriko elkarte eta eragileek beren alorretan lan handia egiten dutela, baina udala ez da inoiz eseri eta elkarrekin pentsatzen jarri klabe komunitarioan Oñatiren beharrak identifikatu eta erronka komunei irtenbideak bilatzeko.

Alde batetik, horren inguruan hausnartzen hasi ziren orain dela urte batzuk partaidetza alorreko zinegotzia eta teknikaria. Hasierako ideia herriko eragile eta elkarteen diagnosi moduko bat egitea zen (kopurua, egiten duten lana, erronkak, beharrak, etab. aztertzeko). Parte hartzeaz haratago, ikuspuntu orokor batetik, arlo komunitarioaren ikuspuntutik beste pausu bat emateko beharra ondorioztatu zuten.

Aldi berean, hasiak ziren udal arautegi bat lantzen.

Hortik sortu zen Oñatiko Ekintza Komunitariorarako estrategia bat garatzeko ideia. Ehun sozial eta instituzionaletako parte diren pertsonak eta erakundeak batzeko sare bat sortzearena, herriko beharrei era kolektibo eta kolaboratibo batean erantzun bat eman ahal izateko.

Udala Nommad gizarte ekimen elkarte kooperatibarekin kontaktuan ipini zen. Ideia azalduta, lanketarekin hasi ziren.

  1. Proiektuaren helburu orokorrak

Ekintza komunitarioa indartuko duen estrategia era kolektiboan diseinatzea.

  1. Proiektuaren helburu espezifikoak

Eragileen kolektiboa definitzea.

Elkar ezagutzea eta saretzea.

Herriko eragile eta elkarteen mapaketa egin.

Politika publikoetan gero eta eragin handiagoa izatea.

Estrategia komunitarioa udal ekimenetan txertatzea.

  1. Zein herritar kopuru eta multzoari eragiten dion proiektuak

Herriko eragileei eta bertan aritzen diren herritarrei. Momentuz 105 kolektiboren gaineko informazioa jaso da baina denek ez dute jardunaldietan parte hartu.

  1. Beste programa batzuekin izan dezakeen harremana

Udal zerbitzu eta egitasmoekin zerikusia duten zenbait prozesu parte hartzaile abiatu dira ikuspuntu komunitarioa aintzat hartuz: Emakumeen Etxea, Gazte Lekuaren eguneroko dinamika, etab.

Estrategia komunitarioa udal ekimenetan txertatzea nahi da. Ordenantza horretarako da, prozesu hori arautzeko.

Proiektua hau Oñatiko Udaleko Partaidetza eta Garapen Komunitarioko arloaren gidaritzatik datorren arren, udaleko hainbat departamenturekin partekatu da, horien begirada ere txertatzeko.

  1. Inplementazioa

    1. Faseak eta ekintza planak

  • 2020ko otsaila: egitasmoa abiatu eta diseinua egiten hasi. Lehenengo bilerak. Eskaera argia udalaren aldetik: prozesu bat hasi Oñatiko ekintza komunitarioko estrategia diseinatzeko.

  • 2020ko udaberri-uda: pandemia (ondorioz, faseak eta helburuak aldatu). Hasieran lehenego pausuak izango zirenak atzeratu eta web gunea lantzen hasi ziren (tresna izan behar zena, pandemiaren ondorioz helburu bihurtu zen).

  • 2020ko udazkena: web gunea sortu.

  • 2021eko udaberria: eragileekin eta udal teknikariekin kontraste lana egin. Eragile batzuei (lagin bati) elkartzeko deialdia luzatu zitzaien. Web gunea erakutsi (atalen egituraketa hutsa, edukirik gabe). Eragileei datuak sartu eta web gunea elikatzeko proposamena egin zitzaien.

  • 2021ean zehar: herriko elkarte eta eragileen mapaketa egin.

  • 2021eko udazkena: Aulkiak I. edizioa. Erronka garrantzitsuak finkatzen dira.

  • 2022ko udaberria: udal ordenantza publikatu

  • 2022an zehar: eragileekin bildu + informazioa jaso + web gunea elikatu. Pertsona bat eragileekin elkartu, informazioa jaso eta udalak informazio hori web guneran txertatu. Eragileek informazioa sartzeko aukera dute edozein momentutan. Lan horrek ez du bukaerarik, etangabe eguneratu daitekeelako.

Eragile bakoitzak bere burua deskribatu eta mapan kokatzeko ariketa kolektiboa da. Webgune honen bitartez egingo da, lana errazteko hainbat kategoria zerrendatu dira eta eragile bakoitzak hobe datozkionak hautatu behar ditu, besterik ez. Horien artean  daude lantzen den gaia edo tematika, eragilea nori zuzentzen den, sektorea eta baliabide mota.

Oñati 17 auzotan (16 landa auzoak gehi herrigunea) bereizi da eta eragile bakoitzak bere burua auzo batean kokatu behar du, eragileen eta udalaren erradiografia osatzen lagunduko duena.

  • 2022ko udazkena: Aulkiak 2. edizioa

  • Gaur egun: estrategia diseinatzen jarraitu.

    1. Parte hartu duten eragileak :

Nommad kooperatibak dinamizatu du prozesua.

Momentuz 105 eragile eta elkartek eman dute beraien informazioa.

Proiektua hau udaleko Partaidetza eta Garapen Komunitarioko arloaren gidaritzatik datorren arren, beste zenbait udal departamenturekin partekatu da, horien begirada ere txertatatu ahal izateko.

    1. Baliabide ekonomikoak:

      1. Finantzazioa: baliabide propioak, udalarenak.

      2. Beste baliabideak: teknikaria eta zinegotzia, web gunea.

    1. Emaitzak: web gunea, udal ordenantza eta barne dokumentazioa.

  1. Eragindako dokumentuak:

  • Herritarren parte-hartzea, lankidetza publiko-soziala eta irekiera instituzionala arautzeko udal ordenantza.

  • Ordenantza azaltzeko eskuliburu laburrak (abenduan publikatuko dira).

  1. Praktikaren difusioa:

  • www.oñatiekintzakomunitarioa.eus web gunea.

  • Oñatiarron Berbia udal hedabidea (web gunea, irratia eta Kontzejupetik hilabetekaria).

  • Goiena

  • Hizlari gisa egitasmoa azaltzeko aukera izan dute Udako Ikastaroetan eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Foroetan.

  • Oñatiko Udalak ekarpena egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak Ekintza Komunitarioaren markoa eraikitzeko abiatutako prozesuan.

  1. Ebaluazioa:

Ez dute ebaluatzeko tresnarik. Erronka da, garatu gabe dago.

Aberasgarria eta beharrezkoa. Hausnarketa ezinbestekoa da eta gainera emaitzak ematen ari da. Eragileek positiboki baloratu dute, ezer eskatu gabe hitz egitera esertzeko aukera izan dutelako.

  1. Praktikaren puntu fuerteak:

  • Herrigintzan dagoen potentziala eta borondatea.

  • Proiektua aukera gisa ikusten dute eragileek, elkar konektatu eta kolektibotasunetik eragiteko. Izan ere, egitasmo honetan protagonismoa ehun sozialarena izango da eta Oñatiko Udalak bere bitartekoak eskura jarriko dizkio, betiere ehun sozialaren gaitasuna, lidergotza eta autonomia errespetatuz.

  • Eragileei aitortza moduko bat egiten zaie eta beraien eguneroko lana ikusgarri egiteko balio du.

  1. Praktikaren puntu ahulak:

  • Eragileak gero eta hustuagoa daude eta deialdi honek, batzuei desgastea edo lan karga bat suposa diezaieke. Beldur, arazo eta erronka berdinak dituzte gehienek. Paradigama aldaketa baten aurrean gaude.

Pandemia hasi zenetik etapa zaila izan da herri eragileentzako, antolatutako jardunaldietan hainbatetan errepikatu den kontua da. Pandemia baino lehen ere, gora beherekin aurkitzen ziren elkarte asko. Orohar, jendartearen parte hartze egonkorrak, epe ertain-luzekoak, konpromezua adierazten dutenak dira behera egin dutenak, ardurak hartzea dakartenak. Parte hartze puntualerako edo gauza puntualetan laguntzeko jende dexente egoten da. Hori dela eta, eragileek ahul sentitu direla adierazi dute, bakoitza bere eremura mugatuz eta besteekin harreman handirik garatu gabe.

  • Udaleko gainontzeko departamentuetan, lan egiteko ikuspegi aldaketa txertatu beharrak suposa ditzakeen zailtasunak.

Kontaktua:
Anik Zubizarreta (zinegotzia) eta Onintza Andres (teknikaria)
Telefonoa:
943 78 04 11 943 78 04 11
Helbidea:
Foruen Enparantza, 1, Oñati
www:
https://www.oñatiekintzakomunitarioa.eus/