Lurbizi Oiartzun
- Hasiera data:
- 2016
- Lurraldea:
- Gipuzkoa
- Herria:
- Oiartzun
- Biztanle kopurua:
- 10277
Lehen sektorean lanean ari nahi dutenek maiz ez dute non landu beren proiektua. Beste batzuek, berriz, baserria eta lursailak badituzte, baina aktibitateko proiekturik ez. Hori ikusirik, Lurbizi egitasmoarekin bitarteko lana egin eta lehen sektoreko proiektuak aurrera ateratzea da egitasmoarekin lortu nahi dena.
Testuingurua eta zerk eragin duen proiektua abian jartzea
Oiartzunen kooperatiba bat sortzen ari zen, eta baratzea egiteko proiektua zuten. Hala ere, lurrik ez zuten, eta udalari laguntza eskatu zioten. Udalak Lurbizi izeneko egitasmoa sortu zuen, horiei eta beste batzuei laguntzeko lurra eskuratzen. Udalak lurjabeekin bitarteko lana egin zuen, eta bost urterako alokairua lortu zuen 15.000 metro koadroko lursail baterako. Hala, lursail horretan, bi eremu atera zituzten lehiaketara, eta orain Elika kooperatiba eta Arraztalo kontsumo taldeak beren baratzeak dituzte eremu horietan.
Proiektuaren helburu orokorrak
Lehen sektorean lana egin nahi dutenei laguntzea behar dituzten baliabideak eskuratzen.
Ekimenaren helburu espezifikoak
Baratzea egiteko lursaila eskuratzea. Aurrera begira, baratzeaz gain lehen sektorerako beste eremu batzuk lortzea.
Zein herritar kopururi eta multzori eragiten dion proiektuak
Baratze horretan, esan bezala, bi proiektu daude:
- Elika kooperatiba: orain sortua, bi nekazari gazte daude lanean, eta, kooperatibako kideentzat barazkiak egiteaz gain, Oarso Laboren eta zuzeneko salmentan aritzen dira.
- Arraztalo: gaixo psikikoen elkartea da; bost gaixo eta hezitzaile bat aritzen dira baratzean lanean, eta 30 pertsonako kontsumo taldea dute.
Inplementazioa
Faseak eta ekintza planak:
- Oiartzungo lursailen azterketa egin.
- Nagusiekin harremana egin.
- Alokairua negoziatu.
- Behemendi landa garapenaren bidez lurraren lehiaketa egin.
Parte hartu duten eragileak: Udala eta Behemendi landa garapeneko elkartea
Baliabide ekonomikoak: Udal aurrekontuetan 30.000 euro gastatu dira lurraren egokitzapena egiteko.
Finantzaketa:
- 30.000 euro udal aurrekontuetan.
- Behemendik dirua jarri du bere aurrekontuetatik (Foru aldundiko sarrerak ere bai).
Emaitzak: 15.000 metro koadroko eremua aprobetxatu eta baratzegintzara bideratzea, lanpostuak sortuz eta kontsumo taldeak bultzatuz, bertako elikagai eta ekologikoen aldeko sentsibilizazioa eginez.
- Kontaktua:
- Eneritz Arbelaitz, zinegotzia
- Telefonoa:
- 943 491 862 943 491 862
- Helbidea:
- Doneztebe plaza, 1. Oiartzun.
- www:
- http://oiartzun.eus/eu/Egitasmoak/Lurbizi