Legutio
- Hasiera data:
- Abenduak 1
- Bukaera data:
- Abenduak 27
- Lurraldea:
- Araba
- Herria:
- Legutio
- Biztanle kopurua:
- 1887
Euskararen erabilera sustatzeko Legutioko Udalaren ekimena izan da. Euskararen ezagutza maila nahiko handia duen herria izanik, erabilera aisialdian eta harremanetan sustatzeko ekimena izan da.
Testuingurua eta zerk eragin duen proiektua abian jartzea
Legution euskararen ezagutza datuak kontuan izanik, herri euskaldun bat dela esan genezake. Erabileran, ordea, gabezia asko ditu.
Euskararen erabilera esparru guztietan handitzea denez gure helburua eta kontuan izanik tabernak sozializaziorako guneak direla, euskara bertan ere txertatzea izan da asmoa.
Horren ondorioz, kanpaina bat abiarazi dugu: “LEGUTIOKO TABERNETAN ERE EUSKARAZ”
- Jendea euskaraz eskatzera animatu nahi dugu.
- Hori eginez gero, taberna bakoitzean irabazi eta karrakatu txartel bat emango zaie
- Txartel horien bitartez, tabernetan sariak jasotzeko aukera izango dute.
- Sariak: kafe bat, zurito bat, ardo bat…
- Taberna guztietan sari berak emango dituzte.
- Sari gabeko raskak ere egongo dira.
- Sarien kostua udalak hartuko du bere gain. (200 euro tabernako).
- Raskan egoteaz gain bestelako euskarriak egingo ditu udalak: kartelak eta taberna hiztegi txikia.
- Euskarri horiek parte hartu nahi duten tabernetan egongo dira.
Proiektuaren helburu orokorrak
- Euskararen erabilerara sustatzea udalerrian.
Ekimenaren helburu espezifikoak
- Euskaldunengan eta euskararen ezagutza duten biztanleengan eragitea.
- Erdaldun jendea euskarara gerturatzea.
Zein herritar kopururi eta multzori eragiten dion proiektuak
Udalerriko biztanle heldu guztiei
Inplementazioa
Faseak eta ekintza planak
- Aurretiko bilerak tabernariekin
- Materialaren prestaketa
- Materialaren diseinua
- Materialaren banaketa
- Kanpaina bera
Parte hartu duten eragileak
- Herritarrak
- Tabernariak
Baliabide ekonomikoak
- Sariak
- Hiztegiaren, txartelen eta kartelen maketazioa, diseinua eta inprenta
Finantzaketa
Udala
Emaitzak
Oso baikorrak, jendearen parte hartzea handia izan baitzen; kanpaina amaitu aurretik amaitu ziren txartelak. Hiztegiaren sorrerak eta etxe guztietara bidaltzeak harrera bikaina izan zuen.
Eragindako dokumentuak
Hiztegia
Praktikaren difusioa
- Kartelak
- Herriko Aldizkaria
- Hiztegia udalerriko etxe guztietara bidaltzea
Ebaluazioa
Tabernariekin batera hizkuntza erabileraren neurketa.
Praktikaren puntu fuerteak
- Erraza izan da jendea erakartzea.
- Ohitura aldaketan eragitea
Praktikaren puntu ahulak
Tabernarien jarreraren araberakoa dela.
Beste eremu eta eragile batzuek ekimen hau abian jartzeko aukerak
Merkataritza.

- Kontaktua:
- Estitxu M. de Iturrate, Euskara eta Kultura teknikaria
- Telefonoa:
- 945455010 945455010
- Helbidea:
- Karmen kalea, 10, 01170 Legutio, Araba
- www:
- http://www.legutio.eus