Laudio: Baratze ekologikoak

Elikadura burujabetza eta tokiko elikadura Araba
Hasiera data:
2013
Bukaera data:
Gaur egun abian
Lurraldea:
Araba
Herria:
Laudio
Biztanle kopurua:
18500

Baratze ekologikoen muinean nekazaritza ekologikoaren filosofia barreiatzen da. Helburua ez da uzta hobea biltzea, ikuspegi hezigarriago batetik lan egitea baizik. Ekimen honen bidez, natura eta ingurumena ezagutarazi nahi dira, eta, halaber, jasangarritasuna ardatz hartuta landu nahi da lurra. Era berean, ingurumena eta elikadura ezagutzea ahalbidetzen dute baratze ekologiko horiek.

Argazki galeria

Proiektua abian jartzeko arrazoi izan diren testuingurua eta inguruabarrak

Laudio Udala Garapen Agentziaren bidez, Laudio udalerrirako erreferentzia-elementu berria osatu nahi du Laudioko Udalak; eta baratze ekologikoak sortzeko gune bat berreskuratuko du horretarako. Ekimen horren xedea da gizarte-sektore guztietan ingurumenarekin loturiko heziketa zabaltzen laguntzeko baliabide bat sortzea, bertako biztanleengan parte-hartzeko eta ardurazko portaerak eragingo dituen jarrera eta balioen aldaketa eraginez; eta, aldi berean, herritarren eskura zeinek bere barazkiak ekoizteko eremu bat jartzea.

Proiektuaren helburu orokorrak

Helburua ez da uzta ona biltzea, ikuspegi zabalago eta hezigarriago batetik lan egitea baizik. Naturaren eta ingurumenaren ezagutzan oinarrituta lurra lantzea da nahia. Baratze horiek ingurumenaren eta elikaduraren esparruko heziketa ahalbidetzen dute.

Ekimenaren helburu zehatzak

Gutxiegi erabilia den ingurua biziberritzea eta bertako landaredia berreskuratzea; horretarako, Panpa-lezka edo akazia gisako espezie inbaditzaileak kenduta. Tokiko barietateetako fruta-arbolak berreskuratzea eta landatzea.

Azpiegitura eta baliabideak erabilgarri edukitzea hainbat kolektibori eta, oro har, ingurumenaren alorreko hezkuntzan eta parte-hartzean lan egin eta horretan interesa duten herritarrei zuzenduriko egitarauak lantzeko.

Babes gabe edo baztertuta dauden kolektiboei espazio arautu bat eskaintzea norberak kontsumitzeko elikagaiak lantzeko.

Biodibertsitatea zaintzeko eta bertako baratze-espezie tradizionalak berreskuratzeko balio motibatzaileak eta aldeko sentipenak sustatzea.

Laudioko herritarren artean jasangarritasunerako bizi-ohiturak sustatzea; hala nola, nekazaritza ekologikoa, eko-mugikortasuna edo energien optimizazioa.

Balioetan oinarritutako hezkuntzaren benetako zentzua ematea ingurumen alorreko hezkuntzari, herritar arduratsuak osatzen, gizalegezko portaerak sustatzen, taldean parte hartzeko espazioak sortzen eta gure inguru hurbila eta, ondorioz, planeta bera zaintzera bideraturiko bizimodua sustatzen laguntzeko.

Proiektu honek zenbat biztanlerengan edo talderengan duen eragina

Udalerriak 18.399 biztanle ditu. Udalerriko herritar guztiek eska dezakete udal-baratze bat.

Baratzeen erabiltzaileengan. Orotara, 75 m2ko 63 baratze daude, eta gainera, denen artean konposta egiteko beste espazio gehigarri bat. Herritarrek bakarka eska dezakete baratzea, norberak erabiltzeko, baina udalerriko talde eta elkarteek ere egin dezakete eskaera.

Beste egitarau batzuekin izan dezakeen lotura

Jarduera hau herritarrek eta/edo herriko elkarteek eskatu dituzten formazio-ikastaroekin lotu da. Hortaz, hainbat ikastaro eman dira erabiltzaileak permakulturan eta biochar edo bioikatza egiten trebatzeko. Gaur egun, tokiko barietateetako fruta-arbolen erreferentziazko baratze bat prestatzeko proiektua aztertzen ari dira, Euskadiko hazien sareen elkartearekin lankidetzan.

Beste alde batetik, egitarau honek badu alde soziala ere; izan ere, Udaleko gizarte-ongizate sailarekin batera ari dira lanean DSBE edo udalaren mantentze-laguntza bat jasotzen dutenak, 52 urtetik gorako langabeak eta % 40tik gorako desgaitasun onartua duten pertsonak doan onartzeko.

Inplementatzea

Faseak eta ekintza-plana. 2012an, modu ordenatu eta kontrolatuan lurra lantzeko espazio publiko bat eskatu zuten herritarrek, eta Udalarekin udalerrian bertan zeuden arauz kanpoko baratzeen inbentarioa egin ondoren, une hartan erabiltzen ez zen kirol-espazio bat (lehengo futbol-zelaia) berrerabili eta baratzeak sortzeko egokitzea erabaki zen.

Parte hartu duten eragileak edo erakundeak

Laudioko Udaleko honako arlo hauek: Obra, Zerbitzu eta Mantentze lanak, Ingurumena, Gizarte-ongizatea eta Garapen Agentzia.

Baliabide ekonomikoak

Hasierako inbertsioa 49.729,87 eurokoa izan zen; gehi, BEZari (% 21) dagozkion beste 10.443,27 euro; guztira, 60.173,14 euro. Obra-harreraren aktan honako datu hauek agertzen dira:

  • KOKALEKUA: Ellakuri, Laudio (ARABA)
  • SUSTATZAILEA: Laudioko Udala /Ayuntamiento de Laudio.
  • PROIEKTUAREN EGILEA: Aialur, S.L - David Guinea Aldama.
  • KONTRATISTA: CONSTRUCCIONES IZORIA 2000, S.A.
  • OBRAREN ZUZENDARIA: Aialur, S.L - David Guinea Aldama.
  • Obrak adjudikatu ziren eguna: 2012/11/28.
  • Obrak hasi ziren eguna: 2012/12/20.
  • Obrak amaitu ziren eguna: 2013/03/18.

Finantzaketa

Udalaren funtsekin finantzatu zen % 100ean.

Bestelako baliabideak

Gerora, onuradunen taldeetakoak ez ziren lagapen-hartzaileentzat mantentze-kuota bat ezarri zen; hau da, 52 urtetik gorako langabe, diru-laguntzaren bat edo DSBE jasotzen duten pertsonak, % 40tik gorako minusbalioa duten pertsonak ez zirenentzat: 21,00/hiruhileko eta 39 €/hiruhileko partzela bikoitzen kasuan. Uraren kontsumoa banan-banan kudeatzen da, eta erabiltzaile bakoitzari kobratzen zaio egiten duen kontsumoaren arabera, bakoitzak bere kontagailua baitu.

Emaitzak

Ez da inoiz baratzeen % 100 okupatu, eta aldiaren arabera, % 10 eta % 15 artean egoten dira libre; hala ere, egia da ez dela, orain arte, Arraño Larran, Arraño Goienurin, Santa Anan eta/edo Latiorron dauden arauz kanpoko baratzeak kentzea eskatu.

Sortutako dokumentuak

Udalaren baratze ekologikoak erabiltzeko eta funtzionamendurako araudia.

Praktiken hedapena

Urtero, udaberrian iragartzen da udalaren baratzeak erabiltzeko aukera, bai udalaren webgunean bai udalaren Zuin aldizkarian.

Praktikaren indarguneak

Gutxiegi erabiltzen den espazioa berrerabiltzea, udalerrian gertatzen ari zen arauz kanpoko erabilpena arautzea eta udalak berak eskaini ahal izatea, nazionalitate desberdina eta zaletasun bera duten pertsonen arteko bizikidetza, ingurumenaren ikuspuntutik jasangarria eta arduratsua den laborantzarekiko sentsibilizazioa, gizartearentzat onuragarria den jarduera eskaintzea, gizarteko sektore babesgabeak gizarteratzea.

Praktikaren ahuleziak

Lagapen-hartzaileen arteko bizikidetza kudeatzea, araudia betetzea eta formaziorako jardun tekniko handiagoa eta/edo mantentze-lanetarako inbertsio gehiago egiteko aurrekonturik eza.

Beste herri edo lan esparru batzuetan antzeko ekimenak abian jartzeko aukerak. Ez da halakorik proposatu egundaino.