Igeldoko kooperatiba

Elikadura burujabetza eta tokiko elikadura Gipuzkoa
Hasiera data:
2010
Bukaera data:
Abian da
Lurraldea:
Gipuzkoa
Herria:
Igeldo
Biztanle kopurua:
1100

Oinarrizko zerbitzuen faltan, Igeldoko bizilagunek kooperatiba bat sortu dute, herritarrei zerbitzua emango dien elikadura denda bat zabalduaz. Salguneak, batez ere, tokiko ekoizleei eskaintzen die aukera euren produktuak saltzeko, baita ekoizle ekologikoei ere KM 0-150 filosofiaren itzalean.

Argazki galeria

Testuingurua eta zerk eragin duen proiektua abian jartzea

Aspaldidanik, Igeldon hutsik zegoen eraikin bat zuten, eta horri irtenbide bat emateko helburuarekin, hausnarketa prozesu bat abiatu zuten bizilagunek, euren esku egongo zen proiektu bat eraikitzeko asmoarekin. Halaber, herrian gabezia handia zuten, erosketak egiteko gune bat falta zelako, eta, horrenbestez, bizilagun guztiak Donostiara jaisten ziren erosketak egitera.

Puzzle baten antzera, pieza guztiak txertatzen hasi ziren, eta bizilagunei zerbitzua eskainiko zien denda bat zabaltzea erabaki zuten. Gune berriak bertako eta inguruko nekazaritzari bultzada bat ematea izan zuen iparrorratz.


Proiektuaren helburu orokorrak

  • Zerbitzua eskaintzea herritarrei
  • Elikadura burujabetzan pausuak ematea

Ekimenaren helburu espezifikoak.

  • Tokiko ekoizleei eta bertako nekazaritzari bultzada ematea.
  • Produktu ekologikoei bultzada ematea
  • Herri zerbitzu gehiago garatzea etorkizunean; denda egonkortzen denean, aurrera begira bestelako zerbitzu batzuk eskaintzea herritarrei.

Zein herritar kopuru eta multzoari eragiten dion proiektuak

Igeldoko bizilagunak: 1100 lagun inguru bizi dira.

Igeldorekin harremana duten herritarrak.

Donostiako bizilagunak (bertara igotzen dira erostera); hasieratik izan zuten argi edozeinek izango zuela aukera bertan erosteko.

Beste programa batzuekin izan dezakeen harremana

Faseak eta ekintza planak


1 Fasea: Eraikina ongi jarri. Garai batean nekazaritza kooperatiba bat zen, eta proiektua abiatzeko, orduko kooperatibako kideen ondorengoekin jarri ziren harremanetan kooperatiba berria zabaltzeko. Aldi berean, bizilagunekin batzar informatiboak egin zituzten, kooperatiba berrirako jende berria aukeratzeko helburuarekin. Hasieratik ere Igeldoko Herri Kontseiluarekin egon dira harremanetan, proiektua garatu ahal izateko.
2 Fasea: Kapitala lortu, eta eraikina zaharberritzea.


Parte hartu duten eragileak:

  • Igeldoko herritarrak.
  • Igeldoko Herri Kontseilua

Baliabide ekonomikoak / Finantziazioa:

Hasieran elkartu ziren bazkideek ekarpen bat egin zuten: 300 euro, obrako gastu minimoei aurre egiteko. (25 laguneko talde iraunkorra)

Igeldoko Herri Kontseiluak ere ekarpen ekonomikoa egin du.
Mendi Nekazaritzatik ere diru-laguntza jaso dute.
Kooperatiba eratzerakoan, bazkide bakoitzak 500 euro jarri ditu:113 bazkide daude.

Bi mailegu dituzte eskatuta: bata, 180.000 eurokoa eta bestea, 20.000 eurokoa.

Landa Garapen agentzietan aurkeztu zuten proiektua, Nekazal Guneetako garapenerako lerro batean, hain zuzen ere.

Praktikaren puntu fuerteak

  • Bazkideak: oinarri sendoak edozein proiektu aurrera eramateko.
  • Herrian bertan ere kontsumitzeko aukera eskaintzea.

  • Nekazaritza ekologikoa eta tokiko produktuak bultzatzea; filosofia

  • Bazkideen artean kooperatiba bat zer den lantzea, kooperatiba baten egitura, funtzionamendua horrekin bat egiten duen jende asko gerturatzen ari da.

Praktikaren puntu ahulak

  • Bazkideen artean kooperatiba bat zer den lantzea, kooperatiba baten egitura, funtzionamendua.
Kontaktua:
Igeldoko Kooperatiba
Telefonoa:
943 31 08 96 943 31 08 96
Helbidea:
Kristobal Balentziaga 93, 20008 Igeldo
www:
www.iko.eus