I-ENER

Energia burujabetza eta deskarbonizazioa Lapurdi
Hasiera data:
2014ko urria
Lurraldea:
Lapurdi
Herria:
Angelu
Biztanle kopurua:
300000

Euskal Herrian energia berriztagarriak ekoizteko proiektuak gauzatzea sozietate herritar baten bidez. Ipar Euskal Herriko herritarren aurrezkiak biltzen dira herriko etxeetako teilatuetan eguzki plakak jartzeko.

I-ENER herritarren energia ekoizten duen sozietatea da. Euskal Herriko biztanleen engaiamenduarekin eta talde handietatik urrun, interes orokorraren baitan sortzen den egitasmoa.

Argazki galeria

Testuingurua eta zerk eragin duen proiektua abian jartzea

Energiaren % 99 inportatua zela eta Ipar Euskal Herritik kanpo ekoizten zela ohartuta, energiaren problematika berreskuratzeko borondatea sortu zen: izan ere, Frantzian herritarrak arazo horretatik urrun zeuden. 1947an Frantziako gobernuak EDF sortu zuen eta herriko etxeena zen konpetentzia EDFri uztea (Estatuari) eskatu zitzaien. Hala egin zuten herriko etxe askok, eta gaur egun uste dute EDFrena dela erabakitzeko ahalmen guztia.

Ipar Euskal Herrian trantsizio ekologikoa gauzatzea zen helburua, funtzionatzen zuten proiektuak adibidetzat hartuz; dagokigun gaian ari zirenak (Europan eta Frantzian), Euskal Herriko ekimenak, eta batez ere, Herrikoa izan ziren adibide nagusiak.

iener-Irudia3.jpg

iener-Irudia4.jpg

iener-Irudia5.jpg

Proiektuaren helburu orokorrak

  • Energia berriztagarrien ekoizpena helburu duen proiektu bat sortzea.
  • Energia berriztagarriak sortzen dituzten proiektuak diruz laguntzea eta bultzatzea.

Ekimenaren helburu espezifikoak

Planteatzen den trantsizio energetikoa hiru faktoretan oinarritzen da:

  • Kontsumoa gutxitzea.
  • Efikazia (tresna berri batzuk erabiltzea kontsumoa gutxitzeko).
  • Berriztagarria izatea.

Hiru ardatzetako eskema horri herritarra gehitu zaio, horrela sortzen baita trantsizio eraginkor bat.

Nola funtzionatzen du

Inbertsioa

I-ENERek energia berriztagarrien proiektuak gauzatzeko baliabide ekonomikoak bermatzen ditu.

Lurraldea

I-ENERek Ipar Euskal Herrian egiten du lan.

Hiritarren aurrezkiak mobilizatzen ditu eta diru horrekin eguzki plakak jartzen dira udaletxeetako teilatuetan.

Eguzki plakak beti herriko etxeetako teilatuetan jartzen dira ondorengo arrazoi hauengatik:

  • Herriko etxeak denonak dira eta herritarrak errazago konbentzitzen ditugu gure proiektuak sostengatzeko.
  • Herriko etxeen teilatuak handiak izan ohi dira gehienetan.
  • Herriko etxea normalean ez da hiltzen, denona da eta teilatu handiak izaten ditu.

I-Enerrek energia berriztagarria sortzen du eta EDFri saltzen dio. Proiektuaren balio erantsia energia berriztagarri gehiago sortzea litzateke nahiz eta diru ekarpena egiten duten horiek ondoren energia EDFri erosi. Energiaren salneurria EDFk erabakitzen du.

I-Enerrek langile bat du egun, eta 12 pertsonaz osatutako kontseilu bat. Kontseiluak erabakitzen du zer proiektu diruz lagundu. Plakak bertako enpresetako instalatzaileek jartzen dituzte, eta haien jabetza I-Enerrena da, baita mantenua ere.

Baliabide ekonomikoak

10.000 eurorekin hasi ziren.

Emaitzak

466 bazkide eta 320.000 euroko kapitala du.

15 proiektu dituzte egun eta horietatik 12 herriko etxeetan. Orain, metanizazioaren inguruko ikerketa bat egin da Zuberoan.

Praktikaren indarguneak

Sortutako sarea eta dinamika bera dira indarguneak.

Praktikaren ahuleziak

Oraindik jende gutxik parte hartzen du.

Kontaktua:
Bixente Uhalde, langilea, proiektuaren garatzailea
Telefonoa:
(00.33)6.45.75.54.52 (00.33)6.45.75.54.52
Helbidea:
Lutxiborda, 64220 Donazaharre
www:
http://i-ener.eus/