Herrikoa (Angelu)

Ekonomia sozial eraldatzailea eta tokiko ekonomia Lapurdi
Hasiera data:
1980
Bukaera data:
abian da
Lurraldea:
Lapurdi
Herria:
Angelu

Herrikoa izenak, sozietate horren xedea ongi adierazten du: elkartasuna gauzatzen du Ipar Euskal Herriko garapen ekonomikoa sustatuz eta horri esker lanpostuak sorraraziz, bertako aurrezki herrikoia erabiliz.

Argazki galeria

Testuingurua eta zerk eragin duen proiektua abian jartzea

1978-79 urteetan Euskal Herria ez zen biziki industrializatua, eta langabezia handia zegoen. Hala, behar horren hausteko, enpresaburu gazte batzuk bildu ziren, eta HEMEN elkartea sortu zuten. Haien egitasmoa talde mugimendu bat piztea zen, enpresa sorkuntzaren alde. 

Aurrezkiaren heina biziki handia zen Euskal Herrian, Frantziako handiena. Aberastasun hortaz baliatzeko, biztanleak haien diruaren parte bat komunean ezartzea konbentzitu behar ziren tokiko proiektuetan inbertitu ahal izaiteko eta lurraldean bertan lanpostuak sortzeko. Apustu ausart horren lortzeko, hogeita hamar bilkura publiko antolatuak izan ziren Iparraldean barne. Lehen diru biltze kanpaina horren lemak, “Gure etorkizunaz segur izaiteko, hoberena guhaurek eraikitzen saiatzea da”, oihartzun bat ukan zuen 700 presunen baitan. Ekarri zituzten 2,5 milioi liberei esker, Herrikoa finantzamedu sozietatea 1980ko azaroan sortu zen, ametsa egiaztatuz.

Asmo hori pixkanaka hedatuz joan zen eta laguntzaileak emendatuz. Herrikoak, bere lurraldean erroturik, 4.500 akziodun biltzea lortu du. Gehienak pertsonak dira, baina enpresa, banku eta instituzio batzuk ere badira: Euskal Herrikoa Merkatal Industri Ganbara, Akitaniako Kontseilua, Frantziako Inbertsio Banku Publikoa … Herrikoak lanpostu sortzearen alde eremaiten duen ekintza onetsia da.

Oinarri herrikoi zabal eta ugari horiei esker, Herrikoak zein inbertsio egin hautatzen ahal du. Bestalde, akziodunak hurbil izaiteak kudeaketa zehatz eta argi bat bermatzen du.

Proiektuaren helburu orokorrak

  • Lanpostuak sortzea eta Ipar Euskal Herriko aurrezkian bertan inbertitzea.
  • Enpresen sortzea, esku-aldatzea, sendotzea eta garapena laguntzea.
  • Euskal Herrian lanpostuen sortzea eta atxikitzearen alde aritzea.

Ekimenaren helburu espezifikoak

Biztanleen aurrezkian oinarrituz.

Zertan datzan

Herrikoa bere akziodunen elkartasun aurrezkiari esker bizi da. Horien arteko gehiengoa pertsonak dira, baina Akitaniako Kontseilua, Euskal Hirigune Elkargoa, Baionako Merkatal Industri Ganbara, Frantziako Inbertsio Banku Publikoa eta zenbait bankuek parte hartzen dute, baita enpresa eta elkarte askok ere.

Parte hartu nahi dutenek akzioak erosten dituzte (honek zerga apaltze bat ekartzen die), eta Herrikoak laguntza behar duen enpresaren zati minimoa erosten du, horrela dirua inbertituz. Erosketa hori epe batez mantentzen du (5 edo 7 urteko mugaz), eta ondoren berriz salduz. Erosten duen enpresaren zatia beti minimoa denez, gehiengoaren borondatea mantentzen da.

Irizpideak

Euskal Herrian den edozein lantegiri.

Kontuan hartua den irizpide bakarra da proiektuak lekuan sortzen edo atxikitzen ahal dituen lan postu kopurua,

Hautua aldiz proiektuaren bideragarritasun ekonomikoaren arabera izanen da, horrek baitu jardueraren eta lanpostuen iraupena segurtatzen. Lehen filtro bat zuzendaritzak egiten du, eta, ostean, Batzorde batek aztertzen du (12 lagunek osatzen dute batzordea), bere iritzia emateko (ez da loteslea).

  • 50 000 euro baino gutxiagoko proiektuetan lehen filtroa eta azterketa- batzorde teknikoak eta zuzendaritzak pasatzen dute
  • 50 000 euro baino gehiagoko proiektuetan lehen filtroa eta azterketa-batzorde teknikoak pasatzen dute. Ondoren, ziurtasun kontseilutik pasatzen da. (18 lagunek osatzen dute), eta zuzendaritzatik pasatzen da.

Horrez gain aktibitate batzuk kanpo gelditzen dira (armagintza, hotelgintza kostan…)

Bazkide izateko jarri behar den minimoa 112 euro dira. Bazkide egiten denak zerga abantailak izango ditu, eta nahi duenean dirua errekuperatu dezake. Arrisku kapitala bada ere, bi aldiz soilik bukatu du negatiboan urtea Herrikoak.

Zer herritar kopururi eta multzori eragiten dion proiektuak

  • 4951 bazkide dira. Horietatik 4700 partikularrak eta besteak elkarteak, enpresak Akitania berria eskualdea eta Herri Elkargoa. (Herriko etxeek ezin dute sartu ez baitute konpetentziarik).
  • 328 lantegi lagunduak
  • 3277 lanpostu sortuak
  • 16 186 279 euro inbertituak Ipar Euskal Herrian
  • Zeharkako lanpostuak 10 000 inguru.

Faseak eta ekintza planak

1980 urtean sortu zen sozietate anonimo bezala. Zazpi bazkide ziren.

Urtero diru bilketak egin zituzten eta arrakasta handituz joan zen.

2013an, sozietate anonimo bat izatetik kapital aldakorreko SCAra pasatu zen, eta, horrela, kapital jasotzea edozein momentutan egin daiteke. Sortzen diren enpresak, garatzen direnak eta transmisio kapitala ere egiten dute.

Emaitza onak dituen eredu bat

Herrikoa elkartasunezko tokiko kapital inbestizamenduaren aitzindaria izan da Frantzian. Gaur egun, Euskal Herriko enpresa txiki eta ertainen lehen kapital partaidea da.

Ekonomia sailean, 328 enpresa lagundu ditu, 16,2 milioi euro baino gehiago ezarriz haien diru zaman. Ekintza horri esker, 3277 enplegu zuzenki sortuak edo atxikiak izan dira, 290 000 pertsona bizi diren lurralde batentzat. Gaurko egunean, Herrikoa 82 enpresatan barne da, 5 milioi euroko inbestizamenduarekin.

Finantza mailan, sozietateak sortzen dituen irabaziak bere ahalmenak indartzeko erabiliak dira. Bestalde, haren akziodunen aurrezkiak balio gehiago hartzen du.

Praktikaren difusioa

Hasi zirenean, 1980 urtean bilkura publikoak egin zituzten, eta 800 bat engainamendu izan zituzten.

Urtero dirua biltzeko kanpainak egiten dira (prentsan, sare sozialetan…) 50 000 euro gastatzen dira kanpainan gutxi gora behera. Urte amaiera bakoitzean, 200 000 euro lortzen dira gutxi gora behera.

2013an urtean irabazi asmorik gabeko elkarte izatetik, kapital aldakorrera pasatu zen; horrela, kapital jasotzea edozein momentutan egin daiteke

Praktikaren indarguneak

Zerga murrizketak jende asko erakartzen du, eta arriskua minimoa da. Horregatik, Parisko jendea ere badator

Iturburu eta izaera ezberdina duten aurrezleen arteko elkarlana da gure sozietatearen aberastasun handiena.

Beste eremu edota eragile batzuk ekimen hau abian jartzeko aukerak

Hego Euskal Herrian abian jar daitekeen proiektu bezala ikusten da

Kontaktua:
Mari Claire Salaberry, kudeatzailea
Telefonoa:
05.59.25.37.30 05.59.25.37.30
Helbidea:
3, Pont de l’Aveugle karrika - l’Allliance bizilekua - Jorlis zentroa 64600 ANGELU
www:
http.//www.herrikoa.com