Herria Bidelagun
- Hasiera data:
- 2021eko udazkena
- Bukaera data:
- Abian da
- Lurraldea:
- Gipuzkoa
- Herria:
- Legorreta
- Biztanle kopurua:
- 1.476
Bideoaren iturria: Goierri Irrati Telebista
Herria Bidelagun programa abiatu du Legorretako Udalak, herrian bakardade egoera ez hautatuak detektatu eta esku-hartze bat martxan jartzeko sare publiko-komunitarioa.
1. Testuingurua eta zerk eragin duen proiektua abian jartzea
2021eko udazkenean, Legorreta 2030 Plan Estrategikoa garatu zuen udalak, herritarren parte-hartzearekin, eta bertan antzeman zen bakardadea lantzeko beharra, zaintza lerroaren barnean.
Herrian nahi gabeko bakardadea pairatzen duten herritarren zaintza komunitarioak
arazo larriagoen detekzio goiztiarra egiten eta arazo hauek ekiditen laguntzen du. Sare sozialak ahultzen doazen neurrian (eta hurrengo hamarkadan are gehiago) begirada aktibo hori nola aktibatu zen geure buruari egiten genion galdera, eta era berean begirada hori nola egin “unibertsal”, nola egin jarraipena guztiei eta ez soilik kalean maiz ikusten ditugunei edota gizarte zerbitzuetara hurbiltzen direnei. Izan ere, pertsona ugari ikusezin bihurtzen da gure gizartean.
Bakardade egoera zaurgarrian dauden pertsonen zaintza eta detekzio goiztiarrerako
begirada aktiboa ernarazteko eta dauden egoera hauskorrei erantzuteko egitasmo
berritzailea da Legorretako Udalak, Zabalduz Koop. Elkartearen bitartez abiatu duena.
2. Proiektuaren helburu orokorrak
Bakardade egoera hauskorrean dauden pertsonen bizi kalitatea hobetzea da proiektu honen helburua, eta, horretarako, bakardadeak Legorretako herritarren osasunean eta ongizatean duen eragin negatiboa prebenitu eta arindu nahi da. Sare bat osatu nahi da udalaren eta herritarren artean, publikoa eta komunitarioa izango dena.
- Legorretako egoera diagnostikatzeko diagnostiko kualitatiboa burutu.
-
Bakarrik bizi diren pertsonen gainean komunitatearen begirada soziala
aktibatzea da helburu nagusietako bat. Komunitatea sentsibilizatu eta
bakardade egoeran dauden pertsonen zaintza eta inklusio komunitarioan
herritarrak eta bertako eragileak agente aktibo izatea bilatu. -
Gizartean dauden estruktura formal eta informalen (zaintza sarea) arteko
elkarlan publiko-komunitarioa elkarlana baliatuz, pertsonen bakartze sozialari
lotutako babesgabetasun eta arrisku kasuei aurrea hartzea ahalbidetu. Hau da,
ikuspegi prebentiboa landu. -
Zaintza komunitarioaren kultura oinarriak ezarri Legorretako herrian.
- Bakardade egoera hauskorrean dauden herritarrekin, pertsonalizazioa oinarri
izango duen esku hartze sozio-hezitzaile eta komunitarioko zerbitzu berritzaile
bat aktibatu.
3. Ekimenaren ezaugarri nagusiak.
- Analitikoa eta prospektiboa da. Udalerri mailan zaurgarritasunaren identifikazio
egiteko prestatuta dago eta prebentzio ikuspegitik egiten du lan, etorkizuneko
zaurgarritasun egoerak ekidinez. -
Gogoeta eragiteko prestatuta dago. Zaurgarritasunaren detekzioak eta honen
aurrean herritarren sentsibilizazioa ernarazteak komunitate mailako gogoeta
eragiten du, besteak beste, konpromisoak aktibatuz eta saretuz. -
Deliberaziorako lehen mailako informazioa eskaintzen du, bai gizarte zerbitzuei
informazio zehatza eskainiz, bai udal arduradunei soluzioak aztertzeko. -
Sistema erresilientea da, informazio berria jaso ahala zaintza sarea egokitu eta
zabaltzeko prestatua.
4. Zein herritar kopuru eta multzoari eragiten dion proiektuak
Komunitate zabala eta erreala da programaren onurak jasotzen
dituena, baina horrezaz gain, udaleko gizarte langileei lehen mailako informazioa
eta datuen kudeaketarako tresnak eskaintzen dizkio, eta horrekin batera,
komunitateko pertsonen konpromisoak aktibatzen ditu, herri osoa
kontzientziatzeaz gain.
5. Inplementazioa
5.1 Faseak eta ekintza planak
1 FASEA. ATARIKO LANAK (2022ko martxotik ekainera).
-
Programaren ko-diseinua eta lurreratzea
-
Udalaren eta entitate kolaboratzailearen arteko harremana formalizatu.
2. FASEA: DIAGNOSTIKO KUALITATIBOA ETA AKTIBAZIO KOMUNITARIOA (2022ko maiatzetik irailera).
-
Diagnostiko kualitatiboa: Informazioa jasotzea
-
Informazioa aztertzea eta diagnostiko-txostena idaztea
-
Aktibazio komunitarioa eta zaintza sare publiko-komunitarioaren artikulazioa
3. FASEA: ESKU HARTZE SOZIO HEZITZAILE ETA KOMUNITARIOKO ZERBITZUA AKTIBATU ETA ZAINTZA SARE PUBLIKO-KOMUNITARIOA EGONKORTU (2022ko abuztutik 2023ko ekainera).
-
Esku hartze sozio hezitzaile eta komunitarioko zerbitzua aktibatu
5.2. Parte hartu duten eragileak:
-
Bakardade egoeran dauden pertsonen zaintzan eta inklusio prozesuan zeresana duten udal sailak (kirola, kultura, berdintasuna, udaltzaingoa...).
-
Bolondresak (komunitatea)
-
Herriko eragile sozialak (komunitatea).
-
Osasun zentroa
5.3. Baliabide ekonomikoak:
5.3.1. Finantzazioa: 33.000 euro ( Legorretako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du, Europako Batasuneko Next Generation funtsen barruan).
5.3.2. Beste baliabideak: herritar bolondresak. Kudeatzaile/hezitzaile bat.
6. Praktikaren difusioa: egitasmoaren zabalkundea hedabideen bitartez egin da. Bestetik, udalak Legorretako herritarrak aurkezpen bilera batera deitu ditu.
