Hernaniko Passivhausa

Energia burujabetza eta deskarbonizazioa Etxebizitza eta hirigintza Gipuzkoa
Hasiera data:
2019ko Iraila
Bukaera data:
2021 martxoa (2020ko azaroa (covid-a tarteko, berez 5 hilabeteko iraunpena estimatuta zegoen)
Lurraldea:
Gipuzkoa
Herria:
Hernani
Biztanle kopurua:
20438

Eskola izandako eraiki bati erabilera aldaketa bat eman zaio eta ia energiarik kontsumitzen ez zuen eraikin bat izateko zaharberritu da, horretarako Passivhaus estandarrak ezarritako baldintzak betearazi dira.

Eraikuntza bat zaharberrituz energetikoki ia pasiboa izan dadin Passive House baten irizpide eta baldintzak betetzen dituen eraikuntza bezala funtzionatu dezan zaharberritu. Eraikuntza mota hau Euskal Herriko herri askotan ikus dezakegunez, erreplikagarria izan daiteke.



Argazki galeria

Testuingurua eta zerk eragin duen proiektua abian jartzea

Eskola zaharra izandako eraikin bati erabilera berri bat eman nahi zitzaion eta eraikuntza berritu behar zen. Erabilera aldaketa bat eman behar zitzaion eta eraikuntza zaharberritzean energia kontsumoa ahalik eta bajuena izan zedin kontutan hartu

Eraikina birgaitzeko Eraikinen Energia Eraginkortasuna sustatzeari buruzko 2010/31/EB Europako Zuzentarauan ezarritako eskakizunak kontuan hartu ziren eta “ia ezer kontsumitzen ez duen eraikin" (NZEB) gisa birgaitzea aurreikusi zen. Horretarako Passivhaus estandarrak ezarrritako baldintzak hartu ziren eredu gisa.

Proiektuaren helburu orokorrak

2018tik aurrera eraikin publikoetan kontsumo ia nulua duten eraikinak gauzatzea eskatzen du (NZBE) Europako direktiba batek. Horregatik Passivhaus estandarretan oinarritu eta zaharberritze lanak horren arabera egin ziren.

Passivhaus energia-kontsumo txikiko etxeak eraikitzean oinarritzen da, eta, funtsean, bero-galerak minimizatzen ditu, urteko sasoia gorabehera etengabeko sentsazio termiko atsegina lortzeko. Passivhaus estandarrarean egindako eraikinek termo baten antzera funtzionatzen dute eta barruan dagoen tenperatura mantentzeko gaitasun handia dute.

Deskribapena

Passivhaus estandarrean oinarritutako eraikinek ondorengo ezaugarriak dituzte:

1. Isolamendua: Eraikinari jertsea jarri behar zaio.

(Barruan dagoen beroa kanpora ez joateko). Horregatik eraikin guztiko inguratzaileak isolatu egin behar dira . Kasu honetan fatxadetan 14 zentimetrotako poliespan aislamendua jarri diogu, teilatuan 20 zentimetrotako harri-zuntza eta 8zentimetrotako poliespana lurrean.

Arazo handienetarikoa lur zoruan zegoen hezetasuna zen, izan ere, eraikina lehor egotea ezinbestekoa da. Umeltasuna saihesteko eraikinaren inguruan 1 metroko sakonerako zanga bat egin behar izan zen eta dreinatze sistema bat ezarri, horretaz gain, eraikinaren azpian zegoen ganbara sanitarioan ere gurutzatutako aireztatze sistema jarri zen. Egindako zangaz baliatuz, eraikinaren fatxadaren isolamendua zimentuetaraino jeitsi zen.

Bestalde, arreta berezia jarri behar zaio isolamenduaren jarraitasunari eta eraikinak izan ditzazkeen zubi termikoen tratamenduari. Hauek proiektuan ongi aztertu eta neurtu dira eta obran zehar jarraipen zorrotza izan dute.Izan ere, energia galera handiak sortu daitezke puntu hauetan.

2. Eraikinaren estankortasuna: zirrikituak itxi.

Lortu nahi dena da eraikinaren barruan sartzen den aire kopurua mugatzea eta kontrolpean edukitzea. Horretarako, eraikuntzako paretak isolatu ostean zirrikituak ongi itxi behar dira. Lehioak jartzerakoan eta hauen estankortasuna bermatzeko adibidez, bai kanpotik baita barrutik ere zinta bereziez inguratu behar izan dira.

Lortu den estankortasuna obraren amaieran neurtzen da ,“Blower door” izeneko proba baten bidez. Eraikin honen kasuan lortutako emaitzak Passivhaus estandarrak ezarritakoak aise bete ditu.

3. Eraikinean sartu beharreko airea kontrolatzea: Aire kopurua mugatu, garbitu eta honen tenperatura kontrolatzea.

Eraikinaren estankortasuna dela eta, ezinbestekoa da aireztatze sistema bat ezartzea. Sistema honek hainbat helburu ditu. Alde batetik, pertsonen arnasketa eta airearen kalitatea kontrolatzea eta bestetik, sartzen den airearen tenperatura eraikinaren barruan dagoenarekin bat egitea.

Hori lortzeko bero-trukagailuak erabiltzen dira. Beti martxan dauden aireztatze aparatuak dira eta sartzen den airea filtratzeaz eta garbitzeaz gain, duen hotza bero bihurtzen du. Makinan, kanpora doan aire beroa sartzen den hotzaren ondotik pasarazten da eta horrela duten tenperatura trukatu egiten dute eta hau fluxuak nahastu gabe lortzen da, bata bestearen ondotik pasatzerakoan.

Eraikuntza honetan bost makina daude aire hau garbitzeko eta bakoitzak eraikinaren zonalde bat(zu)etako airea garbitzen du.

4. Leihoen ezugarriak zaindu. Teilatuko luzeroa.

Udan erakinaren gainberotzeak ekiditzeko ezinbestekoa da leihoen ezaugarriak zaintzea eta itzalak sortzeko elementuak ere aurreikustea.

Eraikinaren birgaitze obran izandako erronkarik handiena erdiko patioa argi naturalez argiztatzeko luzeroa diseinatzea izan da.Lehenik, eraikinaren geometria beragatik, eta, bestetik, elementuak izan beharreko ezaugarriengatik; izan ere, diseinu desegokia batek eraikina gehiegi berotzea eragingo luke, eta energia-galera handiak izango lirateke neguan.

Kasu honetan luzeroak 3 bidrio ezberdineko konposizioa du eta argoairekin betetako 2 kamaraz osatuta dago.

Zein herritar kopuru eta multzoari eragiten dion proiektuak

Bertan lan egiten duten pertsonei eta bertatik pasatzen diren hernaniar guztiei

Eraikuntza honen zaharberritzea Udaleko hainbat departamenturen elkarlanarekin gauzatu da eta era berean, bertan lan egingo duten eragile eta elkarteek ere parte hartu dute.

Faseak eta ekintza planak

Parte hartze prozesua eraikinaren beharrak, erabilerak eta barneko banaketa definitzeko.

Hirigintzako saileko teknikariekin batera proiektu teknikoa garatzeko aurrepausuak eman.

Exekuzio proiektua idatzi eta obrak esleitu

Baliabide ekonomikoak:

Eraikinaren birgaitze integrala ( BEZ barne) : 699.235,84€

Urbanizazio lanak ( BEZ barne) 119.808,49€

Guztira ( BEZ barne) 819.044,33€


Finantzazioa: Europako FEDER diru laguntzen zai.

Guztira eraikinaren birgaitze energetikoa 426.366,34 € tan estimatu da eta lortutako dirulaguntzak gastu honen erdia 213.183,17€ beteko dute.


Beste baliabideak: Udaletxeko hainbat departamenturen elkarlana

Praktikaren puntu fuerteak


Eraikin hau 1972 urtekoa da eta morfologia berdineko eraikin ugari dira Euskal Herrian (garai bateko eskola zaharrak dira). Ondorioz bertan egindako lana baliagarria izan daiteke beste hainbat herrietan egiteko.

Energia aldetik lortutako aurrezkiak %80koak dira.

Praktikaren puntu ahulak

Obraren jarraipen zorrotza egin behar zaio eta eragileen inplikazio handia beharrezkoa da emaitza onak lortzeko.
Jatorrizko eraikineko hainbat materialek amiantoa dute eta edozein obra egin aurretik hauek erretiratu eta behar bezala kudeatu behar dira.Prozesuak luze jo dezake.

Kontaktua:
Hernaniko arkitektoa
Telefonoa:
943 337 000 943 337 000
Helbidea:
Florida auzoa 28 , Hernani
www:
https://erabaki.hernani.eus/emakumeenetxea/